2016/03/21
Azkeneko
bi aste hauetan didaktikako klaseetan, Haur hezkuntzako curriculuma lantzen
aritu gara. Horretarako, "curriculuma eta bere diseinua" bezalako
dokomentuak irakurri ditugu.
Eta
nire kasuan, hau ulertzen laguntzeko estek ezin hobea aurkitu dut. Hona
hemen: https://sites.google.com/site/hhcurriculuma/eremuak/n-e-eta-a-p
Baina
orain, klaseko aurkezpenetan esandakoaren laburpen bat egingo dut, oso
garrantzitsua iruditzen zaidalako:
Baina, horren aurretik, hemen duzue ikusgai HHko Curriculuma:
Lehenik eta behin, Curriculuma eta bere diseinuarekin hasi ginen:
Curriculumaren kontzeptuak
Zenbait curriculum mota daude...
- - Curriculum adierazia
- - Curriculum ezkutua
- - Curriculum absentea
- Irakaskuntza praktikorako gida planifikatua
eta argudiatua
•Konpetentziak
•Helburuak
•Edukiak
•Metodologia
•Ebaluazio sistema
Konpetentziak, testuinguru bakoitzera egokituta dauden jakintzen,
trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua dira. Eta hauen
bidez, pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzea, baita, herritartasun
aktiboa eta gizarte-integrazioa lortzen dira.
Edukiak gizarte-talde baten kulturatik irakasteko
aukeratu diren elementuak dira.
Matodologia, Irakaskuntzan irakasleak erabiltzen dituen metodo edo printzipioen
multzoa da. Jarduera
didaktikoak metodologiaren barruan sartzen dira ere.
Ebaluazioa
-Egin eta lortu dugunari buruzko
informazioa jasotzea
-Irizpide batzuekin konparatzea
-Kalifikatu
-Analisatu
-Aldaketa prestatzea
Ebaluazio-sistema bat diseinatzeko orduan,
zer, nola, noiz, nork eta zertarako ebaluatu galderei erantzungo diegu, gero
praktikan jartzeko.
Hasierako egoera eta faktoreak aztertzetik
aterako da galdera horientzako erantzuna.
----------------------------------
Ondoren, diseinuaren elementuekin jarraitu
genuen:
Egoera ezagutzeko hasiera batean egiten
den ebaluazio orokorrari egoeraren azterketa deitzen zaio.
Gure errealitatera egokitzeko edo
moldatzeko, lehenengoz errealitate hori ezagutu behar dugu. Horregatik,
ezinbestekoa da hasierako egoeraren azterketa egitea ikastetxearen proiektua
eta gure gelako programazioak, diseinuak edo planifikazioak egin baino lehenago.
Nola egin egoeraren azterketa?
Lehenengoz, pentsatu behar dugu zer aztertuko dugun
(aldagaiak eta aldagai horien barneko azpi puntuak) eta horri burutzeko
informazioa nola jasoko dugun (informazioa jasotzeko teknikak eta teknika
horien erabilera prestatzea).
Ondoren, ahalik eta informazio gehien eta
interesgarriena bilatuko dugu. Dokumentazioak aztertuko ditugu; umeak eta giroa
behatuko ditugu; umeekin, lankideekin eta familiakoekin elkarrizketak egingo
ditugu. Beti kontuan hartu behar dugu : beharrizanak eta posibilitateak.
Jasotako informazioa erregistratzen eta antolatzen joango gara.
Era honetan
bildutako informazioari buruz, irudi orokor bat izango dugu.
Normalean aztertzen diren aldagaiak,
elementuak edo faktoreak hurrengo hauek dira:
I.- Ingurua
II.- Ikastetxea
III.- Gela
IV.- Umeen familia
V.- Umeak: ume bakoitza eta umeen taldea
VI.- Irakatsi nahi duguna (irakasgaiak,
interes gunea, tailerra...)
VII.- Norbera
2.IRAKASTE-IKASTE PROZESUA
Umeengan garatu
edo lortu nahi dugun gaitasuna edo jokabidea.
Helburuak
irakaste-ikaste prozesuen emaitzetan kokatzen dira.
Adibidez:
Eztabaida publikoetan aritu.
ADIERAZPEN-HELBURUAK
Haurrak lan egin
behar duen egoera, aurre egin behar dion arazoa identifikatzen duena. Hauek hausnartzeko
eta esploratzeko aukerak dira, eta aniztasuna bilatzen da.
Adierazpen-helburuek
ez digute esaten nora heldu nahi dugun. Normalean ez du esaten egoera, arazo
eta betebehar horietan aritzeaz ikasi behar dena, baizik.
Adibidez: Olerki
bat asmatu edo gabonetarako gela apaindu.
PROZEDURA-PRINTZIPIOA
Prozedura-printzipioek
normalean irakasleak egin behar duena zehazten dute.
Adibidez: Gelan,
eztabaidarako giro aproposa ezarri edo arazo zailen beldur ez izatea.
HELBURU MOTAK
I. Orokortasuna eta globaltasuna:
Hezkuntzaren xedeak. Garatu nahi dugun pertsona mota.
Helburu orokorrak. Pertsonengan garatu nahi ditugun gaitasunak.
Helburu espezifikoak. Umeengan lortu nahi ditugun gaitasun oso zehatzak.
II. “Derrigorrezkotasuna”:
Oinarrizko helburuak. Ume guztiek lortu behar dituzten helburuak.
Aukerako helburuak. Helburu hauek ez dira nahitaez lortu beharrekoak.
Helburu askeak. Ume bakoitzak bere kabuz planteatzen
dituen helburuak.
III. Esperientzia-eremuaren arabera:
Norberaren ezaguera eta autonomia
pertsonalekoak.
Ingurunearen ezaguerakoak.
Hizkuntzak: komunikazioa eta
adierazpenekoak.
KONPETENTZIAK
Azken urte
hauetan, hezkuntza espazioan etengabe entzun dugu konpetentzia hitza. Batzuetan
helburuak zehaztu beharrean konpetentziak zehazten dira.
Zer dira konpetentziak eta helburuak
Lanbide baterako
egokiak diren gaitasunak eta titulu edo ziurtagiri bakoitza lortzeko
beharrezkoak diren gaitasun horiei konpetentziak deitzen zaie.
Haur Hezkuntzan
“konpetentzia” hitza ez da aipatzen, baina Oinarrizko Hezkuntzan (Lehen
Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan) erabiltzen dira.
3.EDUKIAK:
Edukia,
gizarte-talde baten kulturatik irakasteko aukeratu den elementua da.
Nola aukeratu, sekuentziatu eta antolatu landu nahi ditugun edukiak?
Egoeraren
azterketa, lortu nahi ditugun helburuak eta egiten ari garen curriculumaren
zehaztapen-mailaren arabera, aldagai batzuk edo beste batzuk izango ditugu
kontuan edukiak zehazteko.
Gure gizarteko
kulturan landu daitezkeen elementuak gero eta gehiago dira. Horietariko asko
berehala atzeratu gelditzen dira. Horregatik, landuko ditugun edukiak ondo
aukeratu beharko ditugu.
Edukiak aukeratzeko irizpideak
- · Umearen garapen psikologikoa eta aurreko ezagutza eta trebetasunak. Esanguratsuak izatea.
- · Aukeraketa egiteko, kontuan izan behar ditugu Curriculum Ofizialeko edukiak.
- · Ikasturtean zehar era ziklikoan agertzen diren gertaerak kontuan hartu: Olentzero...
- · Eduki sinpleenetatik konplexuagoetara joatea.
- · Globala denetik elementuetara joatea.
- · Testuinguru soziala kontuan izatea.
- · Umeen garapen maila kontuan izatea.
- · Esanguratsuak izatea: aurreko ezagutzak eta edukien arteko erlazioa kontuan izatea.
- · Diziplinen egitura eta logika kontuan izatea.
- · ...
Metodoa,
xede bat lortzeko bidea da. Baina nahiz eta metodo ugari ezagutzea oso
garrantzitsua izan, askoz garrantzitsuagoa da gu geu gai izatea lan egingo
dugun egoerari ondoen egokituko zaion metodoa eraikitzeko.
Gure
proposamen metodologikoa egiteko, jakin behar dugu metodo bakoitzak, espresuki
landu nahi dituen ikasketak lortzeaz gain, beste ikasketa batzuk ekoizten
dituela.
Hezkuntzaren
Historiatik, esaterako, Eskola Berriaren edo Hezkuntza Berriaren printzipioak
har genitzake: paidozentrismoa, aktibotasuna, autonomia, sozializazioa,
bakoiztea...
Ebaluatzea:
Informazioa jaso, patroi edo irizpide batzuekin konparatu, analisia egin,
kalifikatu eta aldaketa prestatu.
Ebaluazio
sumatiboa eta formatiboa daude. Lehenengoak
aldi zehatz baten amaieran lortutako emaitzak kontrolatzeko balio du. Pertsona
edo sistema baten lorpena kalifikatzeko eta goratzeko balio du. Bigarrenean,
aldiz, jasotako datuak analizatzen dira, gauzak aldatzeko, zer egitea komeni
zaigun jakiteko, esku-hartzeak bideratzeko, aldaketak eta berrikuntzak sortzeko.
Ebaluazioan
informazioa jasotzeko:
- · Anekdota-bildumak
- · Kontrol-zerrendak
- · Balorazio-eskalak
- · Mapa deskribatzaileak
- · Kontaketak
- · Egunkaria
- · Portafolioa
- · Kasuen azterketa
- · Argazkiak
- · Grabaketak (bideoan edo audioan)
- · ...
·
·