2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena

KLASE BEREZIA

2016/02/29


Aste honetarako, Alaitzek didaktikako klase berezia prestatu digu.

Lehenik eta behin, "Moshe Feldenkrais-Maestro de la postura" bideoa ikusi dugu. Eta hau oso polita iruditu zait, hona hemen ikusgai: 


Bideo hori ikusi ondoren, aste honetarako etxean ikusi beharreko " Lóczy, un hogar para crecer" pelikulari buruz hitz egin dugu.
Pelikula hau zertan datzan aipatu aurretik, gustatuko litzaidake hemen eskuragarri ustea ikusi nahi duen edonorentzat:



Aipatu beharra dago, pelikula hau ikustea errazagoa egiteko, zenbait galdera genituela erantzuteko.

Hasteko, pelikularen hasieran, haurtzaindegi hori, berezia dela aipatu behar da, bertako haurrak, guraso gabekoak edo abandonatuak direlako.

Pelikularen zati hori ikusita soilik, zer espero dudan ikustea galderari hau erantzungo nioke: Haur eskola berezi horretan egiten diren gauzak ikustea espero dut. Nola funtzionatzen duen, nola iristen diren umeak bertara eta ze aurrerapauso izaten dituzten.

Irakasleek lan egiteko era berezi bat dute, haur bakoitzari bere denbora ematen diote, eta egitera doazena, tonu egoki baten kontatzen diote haurrari, modu honetan, haurren badakite noiz den haien txanda.

Pelikulan esaten den bezala "La niñera le habla para ayudar a descifrar su cuerpo y conocer el mundo".

Mirimena da Loczy deskubritu zuena, honek esan: "Los cuidados de Loczy aportan a la humanidad" , "U cuerpo maltratado ya no puede pensar"...

Irakasle batek, 3 urterarte bere ikaslea izandako 22 urteko mutila ezagutzen du. Mutil hau, hiru urterarte irakasle horrekin egon zenez, bere hitzetan sentimendu maternala dauka berarekiko, azken finean, bere bizitzako lehenengo etapan egunero berarekin egoten zen pertsona zelako.

Irakasle hauen lana beharrezkoa denez, eta prestakuntza berezia behar dutenez, klase bereziak jasotzen dituzte Loczyn lan egin nahi dutenek.

Niri, irakasleak prestakuntza berezia jasotzea, egia esan, oso ondo iruditzen zait, azken finean, haurrak era berezi baten tratatzen dira, eta horretarako beharrezkoa da haurrekin egon aurretik, panpinekin ikastea, horrela gero haurrekin daudenean akatsik ez egiteko.

Horrez gain, txundigarria da, irakasleen artean daukaten errespetua. Pelikularen amaieran, neskatila batekin dituzten zailtasunen inguruan hitz egiten dute eta iritzi desberdinak agertzen dira, baina ahala eta guztiz ere, errespetuz jokatzen dute une oro.

Horrela amaitzen da pelikula, eta nahiz eta zati batzuk ikusteko zertxobait aspergarriak iruditu, edonori gomendatuko nioke ikustea, bertatik gauza asko ikasteko aukera dugulako.

 Pelikulaz hitz egiteaz gain, irakasle mota desberdinei buruz ere hitz egin dugu, hona hemen klasean aipatutako batzuk: 

- Bere eta ikasleen hazkuntza integralarekin konpromisoa dutenak
- Zailtasunen blokeoan norberaren ahalmen eta ardurei begira itzultzen dizkiotenak
- Askotariko irakaskuntza-ikaskuntza esperientziak izan dituztenak eta oraindik ere dituztenak
- Gehiago dakitenean, ikasleek gutxiago dakitela ohartzen direnak

 Horrez gain, guk, etorkizuneko irakasle gisa, erronka bat jarri behar diogula gure buruari ere aipatu dugu: "konfort-zonalde"tik "ikaskuntza zonalde"ra ateratzea. Guazak modu desberdinetan egiten ausartu behar gara:

-Testuinguru berrietan ikasi
-Hizkuntza mota desberdinak erabiliz
-Besteekin eta besteengandik
-Esperientziatik irakatsi, zentzutik, emoziotik, ezagutzen dudan horretatik eta ezagutzen ez dudanetik.
  
Gaurko klasearekin amaitzeko bideo txiki bat ikusi dugu, Izaskun Caminasena. Hau, 24urterekin praktikak egitera joan eta bere aitarekin grabatutako abestiaren bideoa topatu zuenez, konexio bat egin zuen, horrela, haurtzarora itzuliz.

Hona hemen bere bideoa ikusgai:



 Klase hau asko gustatu zaidala aipatu beharra daukat, gainontzekoekiko ezberdina izan denez, gauza asko egin ditugulako.























2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

2016/02/24


Aste honetako Didaktika orokorreko klaseetan, Konfiantzaren pedagogia izeneko bideo bat ikusi dugu. Hau, Arrasateko Arizmendi ikastolaren inguruko bideo bat da.

Eta argi eta garbi ikus daiteke, ikastola arruntetatik aldentzen dela, eskola honek metodologia berezi bat baidauka.

Hona hemen bideoa ikusgai:


 Hauek dira ikastola honen ezaugarriak:

  •  0-6 urteko haur guztiak elkarrekin daudenez, bata besteari laguntzen dira.
  • Gelak txoko desberdinetan daude banatuta eta haurrak bere garapen kognitiboaren arabera aukeratzen du zer egin.
  •  Ekintza taldeka egiten dituzte
  • Haur batek txoko bat probatu ez badu, irakasleak txokoa probatzera bultzatzen du.
  •  Irakaslea soilik behatzaile moduan aritzen da
  • Haurra gurasoengatik konfiantza duenean banatzen da.
  •  Gurasoak geletan egoteko eskubidea, haurra lasaitu arte
  • Guraso eta hezitzaileen arteko konfiantza egon behar da
  • Hezitzaileak lagundu haurrei Aurrera egiten
  • Haurrek ikusiz ikasten dute
  • Zaharrenek gazteenei lagundu
  • Maitasuna
  • Haurra da erdigunea
  • Irakasleen lana egoera desberdinak sortzea da, bere garapena eta autoestimua sustatzeko
  • Guraso eskolen balioa
  • Konfiantza haur irakasle eta familiaren artean
  • Haurrak jarri mugak
  • Helburuak baliabideetara egokitu
  • Espazio eta baliabideak garrantzi handia
  • Espazioak umearen esplorazio eta mugimendu beharretatik daude sortuak
  • Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak jartzen dutelako erritmoa.
  •  Irakaslea umearen beharren zerbitzura dago eta haurrak gidatzen ditu
  •  Irakaslea behatzaile, sortzaile eta bideratzailea
  • Jolasten ikasi eta ikasten jolastu
  • Autonomia landu
Aipatu beharra daukat, niri ikastola honen funtzionamendua asko gustatu zaidala, azken finean, haurrak baitira garrantzitsuenak eta ikastetxe guztia, haien beharretarako dagoelako egokituta.

Hori horrela, nire ustez, egokia izango litzateke, pedagogia mota hau eskola guztietan ezartzea.


CURRICULUMAREN INGURUKO GALDERAK



2016/02/24

Aurreko astean, didaktikako saio teorikoetako klaseetan, curriculumaren inguruko hainbat galdera erantzun genituen taldeetan. Galderak hauek ziren: 

1. Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur Hezkuntzan indarrean dagoen Curriculuma? Eta estatu mailan?

Haur hezkuntzan dagoen curriculuma ez da aldatu, 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa. Estatu mailako curriculuma LOMCE sortutako curriculuma da 2013an, baina lege honetan ez denez haur hezkuntzako curriculumari buruz ezer esaten, beraz 2009ko curriculuma esandakoa (haur hezkuntzari buruz) mantendu egin da. Euskal Autonomian LOMCEk egindakoaren ondorioz horren kontrako mugimendu batzuk egin ditu (heziberri).

2. Zer da Curriculuma? Nola jartzen da harremanean irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuekin? Zeintzuk dira curriculumaren zehaztapen mailak? Ze mailan dago eskolako heziketa proiektua? Eta Unitate didaktikoa?

Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.

Curriculuma, hezkuntza prozesua guztiz zehazten duen agiria da (zer, nola eta noiz irakatsi eta ebaluatu behar den); beste batzuen iritziz eta modu orokorrago batean, curriculuma eskolak eskaintzen dituen ikaskuntza esperientzia guztien multzoa da, agiri batean zehaztuta ez badaude ere, curriculum ezkutu bat osatuz.

Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik planteatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitu bati jarraiki. Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, eduki eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki. Eskolako heziketa proiektua curriculum irekia da.

Hezkuntzan, unitate didaktikoa ikasgai edo eduki jakin eta zehatz baten inguruan hezkuntza ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da.

3. Nola dago estrukturatua Curriculuma? Zeintzuk dira xedapen orokorrak?
           Ez dago egileen artean guztien adostasuna, curriculumean aztertu zituen bere egiturazko
osagai edo tamaina edo partida horietako bakoitzaren larritasuna zerrendatzen egitura
horretan momentuan dago.

4. Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? Ze harreman dute Haur Hezkuntzako etaparekin? Zeharkako oinarrizko konpetentziak eta diziplinen oinarrizko konpetentziak?

5. Zer dira "eduki deklaratiboak", prozedurazko eta jarrerazko edukiak? Ze harremana dute konpetentziekin?

6. Ze elementu agertzen dira curriculumean? Eta zer dira esperientzia eremuak?

7. Zer dira proiektuak eta ekintzak?

8. Zeintzuk dira unitate didaktiko, sekuentzia didaktiko eta proiektu bidezko ikaskuntza planifikatzearen arteko desberdintasunak?

9. Zeintzuk dira planifikazio batek kontuan hartu behar dituen elementuak?

10. Zeintzuk izan daitezke oinarrizko konpetentzien garapenera oinarritutako ekintza baten osagaiak (componentes)? (Konpetentzia, kontestuaegoera, baliabideak, edukiak)

11. Hau lortzeko ze eredu eta estrategia desberdinak ezagutzen dituzu (irakurritako testuen zenbait agertzen dira)?


Horrez gain, Ostiralean, praktiketako klaseetan, Currikuluma gehiago aztertzeko eta hobeto ulertzeko bi testu irakurri eta landu genituen. Testu batek, curricuma eta bere diseinua lantzen zuen eta besteak, berriz, diseinuren elementuak. Lan hau ere taldeka burutu genuen, taldekide bakoitzari zati bat esleituz, horrela, taldekide bakoitzak, soilik orrialde kopuru zehatz bat irakurri zuen.

 Aipatu beharra daukat, hasiera baten, Alaitzek, gure irakasleak, jarduera proposatu zuenean, ez zidala grazia handirik egin, horrela ezer ez nuela ikasiko pentsatu nuelako. Baina, esan beharra daukat modu honetan, uste baino gauza gehiago ikas daitezkeela ohartu naizela, azken finean, ideia egokia baita ikaskideekin dakizuna edo ez dakizuna banatu eta partekatzea.


2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

BIDEOEN BIGARREN ZATIA

2016/02/15

Aurreko astean, Tonucciren bideoekin bukatu genuen, bideoaren hirugarren eta laugarren zatiak ikusiz.

Hona hemen, hirugarren zatia ikusgai:



 Bertan, Tonucci, Italiarrak, mundua kondizionatzen ari garela esaten du,  eta haurrak direla horretan lagundu dezaketenak bakarrak.

Berak dioen bezala,  "Lo que ponemos en infancia es una inversion", hau da, hezkuntzagatik ordaintzeak, gure etorkizuna eta gure seme-alabena ziurtatzen duela.

Horrez gain, aipatu beharra dago, askotan, irakasleek eta gurasoek, pentsatzen dutela, gauza arraroak egitea dela garrantzitsuena. Hori horrela, gurasoek pentsatzen dute, eskola ona, sufrimendua ematen duena dela, beraz, haurrek, eskolan ondo pasatzen badute, ez da eskola ona.

Bere ustez, dibertsitatea nahi badugu, hizkuntzak beharrezkoak dira.

"El profesor no es el saber, si no el mediador del saber".

Haurren ustez, hitz bat hitz izateko letra asko eduki behar ditu, bestela ez da hitza.

Aipatu beharra dago, 70. hamarkadan, ikerketa bat egin zela klase sozial desberdinetako haurrena, eta tamalgarria bada ere,  onartu egin behar dugu, eskoletan gaur egun, desberdintasunak handitzen direla, txikitu beharrean.

Eskoletan ez da ezer aldatu irakasleak alde batera utzi dituztelako.

3. bideoa bukatu bezain pronto, laugarren zatiarekin hasi ginen. Hona hemen:



Bertan, Tonuccik esaten du, erantzun zuzenekin, haurrek ateak isten dituztela.

Gainera, berak dionez, geletako paretak begiratuta, irakasleak nolakoak diren ikus daiteke. Horrekin batera, bera asko amorratzen du,  irakasle askok esatea, haurrek ez dietela jarraitzen, nork jarraitu behar dio ba nori? 

Esan beharra dago, haurren marrazkien pilaketatik, haur horri buruzko informazio asko atera daitekeela.

Berak dioen bezala: "El problema es que la escuela no logra tener el regristo de los niños". Eta, "Nuestra actitud debe ser garantizar la escucha".




2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Haur eredu eta Haur eskolak

2016/02/11
Asteazken honetan, klasean, eztabaida interesgarri bat izan dugu, honen inguruan:




Zein da gure haur eredua?


  • Ikasle eta irakasleen arteko harremanak estuak izatea.
  • Ondo komunikatzea.
  • Errespetua izatea.
  • Ikasteko beharra daukatenez, galderak planteatu.
  • Haurra da protagonista.
  • Ez dute interesa galdu behar.
HAUR ESKOLA
  • Jolas librea
  • Askatasuna
  • Gizarte arauak barneratzen laguntzen duen erakundea da. 
  • Irakasleen proposamenek lagundu beharko dute haurraren sormena lantzen.
  • Gurasoen inplikazioa sustatzea.
  • Haurraren autonomia eta jakin mina sustatu behar da.
  • Adinak nahastea egokia izango litzateke.
  • Hizkuntza desberdinak ikasi behar dira.
  • Aniztasuna onartzea


2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

KLASEKO BIDEOA

2016/02/03



Aste honetan, didaktikako klasean, bideo bat ikusten hasi gara, "Una educación preescolar a la altura de las exigencias y necesidades infantiles" izenekoa.
Hona hemen bideoko lehenengo zatia ikusgai:


Bertan, haurrak etorkizunerako prestatzeko, Haur Hezkuntza beharrezkoa dela ikusten da argi eta garbi.

Bideoko gizonak, Francesco Tonuccik dionez, haurrak "violentamente" desarroiatzen dira, jaiotzen diren unetik. Haurrek badakite, gosea izanez gero, negar eginez, ama joango zaiela jaten ematera. Gainera, amaren bularretik lehenengoz edan ondoren, badakite hortik aurrera zer lortuko duten negar egitean, beraz, negar, merezi duelako egiten dute.

Asteak pasa ahala jateko ordutegi bat sortzen dute amak eta seme-alabak. Haurrak negar egitean, amak jakin egingo du jaten eman behar diola. Baina denbora aurrera joan ahala, haurrak ez du negarrik egingo, ziur jakingo duelako ama berehala joango zaiola berari jaten ematera.

Horrez gain, Tonuccik dionez, eskolek akatsen beldurra dute, eta akatsak beharrezkoak izateaz gain, politak ere badira, haur bakoitza bere osotasunean  ezagutzeko balio dutelako. Berak dion bezala, "ser correcto significa aprender".

Gainera, aipatzekoa da, haurrek margotzean, haiek egiten dakitena margotzen dutela, ez ikusten dutena. Eta aitortu beharra dago, eskola askotan, margotzea, denbora betetzeko soilik egiten dela, eta hori ez da egokia, margotzean, umeek, haien sentimenduak komunikatzen dituztelako.

Horrela amaitu zen bideoaren lehenengo zatia eta bigarrena ikusten hasi ginen.
Hona hemen bideoaren bigarren zatia ikusgai:



Bideoaren bigarren zatian, gaizki dagoela haurrari, bere lehenengo eskola egunetik irakurtzen irakastea agertzen da. Tonucciren ustez, beharrezkoa da haurrei base kulturalak ematea eta beraz, haurrei irakatsi aurretik lan handia egin behar dela uste du.

Gainera haurrei ez zaie usten nahi dutena idazten eta hori ez litzateke onargarria izan beharko, azken finean nahiago baitugu zentzurik ez dauzkaten gauzak idaztea baina egoki, akatsekin eta zentzuzkoak baino.










2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

NIRE AURKEZPENA

2016/02/01
Kaixo!

Ni, Ainhoa Goitia Añorga naiz, Gasteizko fakultateko Haur Hezkuntzako Graduko lehen ikasturteko ikaslea.

Oñatiarra naiz eta 18 urte ditut. Baina esan beharra daukat, orain, ikasketak direla eta Gasteizen bizi naizela koadrilako hiru lagunekin.


Blog hau, bigarren lau hilabeteko didaktika orokorreko klaseetan ikasten duguna idazteko erabiliko dut, gutxienez, astean behin eguneratuz. Horrez gain, interesgarriak iruditzen zaizkidan gauzak ere txertatuko ditut, modu honetan, gai honen inguruan gehiago ikasteko.