Aste
honetan, didaktikako klasean, bideo bat ikusten hasi gara, "Una educación
preescolar a la altura de las exigencias y necesidades infantiles"
izenekoa.
Hona
hemen bideoko lehenengo zatia ikusgai:
Bertan,
haurrak etorkizunerako prestatzeko, Haur Hezkuntza beharrezkoa dela ikusten da
argi eta garbi.
Bideoko
gizonak, Francesco Tonuccik dionez, haurrak "violentamente"
desarroiatzen dira, jaiotzen diren unetik. Haurrek badakite, gosea izanez gero,
negar eginez, ama joango zaiela jaten ematera. Gainera, amaren bularretik lehenengoz
edan ondoren, badakite hortik aurrera zer lortuko duten negar egitean, beraz,
negar, merezi duelako egiten dute.
Asteak
pasa ahala jateko ordutegi bat sortzen dute amak eta seme-alabak. Haurrak negar
egitean, amak jakin egingo du jaten eman behar diola. Baina denbora aurrera
joan ahala, haurrak ez du negarrik egingo, ziur jakingo duelako ama berehala
joango zaiola berari jaten ematera.
Horrez
gain, Tonuccik dionez, eskolek akatsen beldurra dute, eta akatsak beharrezkoak
izateaz gain, politak ere badira, haur bakoitza bere osotasunean
ezagutzeko balio dutelako. Berak dion bezala, "ser correcto
significa aprender".
Gainera,
aipatzekoa da, haurrek margotzean, haiek egiten dakitena margotzen dutela, ez
ikusten dutena. Eta aitortu beharra dago, eskola askotan, margotzea, denbora
betetzeko soilik egiten dela, eta hori ez da egokia, margotzean, umeek, haien
sentimenduak komunikatzen dituztelako.
Horrela
amaitu zen bideoaren lehenengo zatia eta bigarrena ikusten hasi ginen.
Hona
hemen bideoaren bigarren zatia ikusgai:
Bideoaren
bigarren zatian, gaizki dagoela haurrari, bere lehenengo eskola egunetik
irakurtzen irakastea agertzen da. Tonucciren ustez, beharrezkoa da haurrei base
kulturalak ematea eta beraz, haurrei irakatsi aurretik lan handia egin behar
dela uste du.
Gainera
haurrei ez zaie usten nahi dutena idazten eta hori ez litzateke onargarria izan
beharko, azken finean nahiago baitugu zentzurik ez dauzkaten gauzak idaztea
baina egoki, akatsekin eta zentzuzkoak baino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina