2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

FERNANDOREN HITZALDIA

2016/04/19

Aurreko ostiralean, bisita berezi bat izan genuen. Fernando etorri zen gure buruak nahastera. Nahastera esaten dudanean, zentzu onean ari naizela garbi uztea nahi dut. Gure buruak martxan jarri zituen hitz egiten hasi zen unetik, ez dakit bere hitz egiteko moduagatik edo zergatik izan liteken, baina aho zabalik utzi ninduen, esaten zituen gauza guztietan arrazoia ematen bainion.


Fernandok, gauza interesgarri asko kontatu zizkigun.  Baina hasieran, inbidia ematen geniola esan zigun, bere garaian ezin baitzen ikasi nahi zena, egokia zena edo gurasoek nahi dutena, baizik. Baina hala eta guztiz ere, Fernando, ikasketa asko dituen gizona da, medikuntza, fisika eta musika ikasi ditu beste gauza batzuen artean.

Bere burua ikertzen urte asko pasatu dituen gizona dela esan zigun. Eta guri ere hori egiteko eskatu zigun, guk, gure burua ikastea eta ezagutzea nahi du.

Argi utzi nahi izan zuen kontua “cerebro” eta “mente”-rena izan zen, hau da, garun eta adimenarena. Hauek, ez direla berdinak, nahiz eta jende askok horrela erabili. Baina bi kontzeptu hauek garbiago ulertu ahal izateko, adibide garbi bat jarri zuen, hau esanez: “El cerebro es un órgano físico que sería igual que un ordenador y la mente es la persona que lo maneja” ; La mente es una cualidad, no material, algo que se expresa ”; “La conciencia es una cualidad que aporta, conocer y saber que conoce”.

Pentsamenduak helarazteko adimenaren elementu bat  “ego-a” da. Eta objektu guztiek izen bat dute. “El acto de discernimiento es el momento en el que sujeto y objeto se juntan”.

“Nosotros solo conocemos, dos estados de conciencia,  la vigilia y el sueño.  Y la diferencia entre ambas es que el sueño no tiene continuidad. El sueño se genera así:  cuando estamos despiertos, el que trabaja es la chacra frontal, y cuando estamos a punto de dormir, eso se pasa a abajo”.
“A partir de las 7-8pm se entra en la vagotonía. Entra el sueño y se desconecta todo eso que hemos almacenado. Construye realidades, el sueño y descarga todas las tensiones del día, es por eso que se despierta descansado”.  Ametsen protagonista beti ni izatearen arrazoia da hori.

Sonanbuluek,  lo egitean ez dute deskonektatzen. Horregatik, lo egiteko entregatzea beharrezkoa da.

Ondoren, ariketatxo bat egiteko esan zigun, zapatilekin pentsatzeko eskatu zigun. Eta amaitzean, “orain zer zarete?” galdetu zuen.

Hitzaldiaren bigarren zatiari dagokionez, galderak egiteko utzi zuen, eta hau ere oso interesgarria eta beharrezkoa iruditu zitzaidan, beste hainbat gauza atera zirelako. Hau horrela, oso gustura egon nintzela esan beharra daukat.  Beraz,  altu eta garbi esan dezaket, horrelako saio gehiago nahi ditudala, eta beharrezkoak direla iruditzen zaidala, azken finean, gai zehatz bateko aditu batek gure zalantza asko argitu ditzake eta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina