2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

PROIEKTU BIDEZKO METODOLOGIA-HELBURUA: DIDAKTIKA OROKORRA PENTSATU, SENTITU, EGIN. BIZI.

2016/04/04



Gaurko klasean, proiektuen bidez irakasteko metodologiari buruz aritu gara hizketan. Eta horretarako, Nekane Otxoaren bideo bat ikusi dugu. Hona hemen ikusgai: 


Bertan, bere eskolan proiektu bidezko metodologia erabiltzen dutela kontatzen du Nekanek. Hori horrela, gela batean adin ezberdinetako haurrak biltzen dira, eta eskola txikia denez, aukera ezin hobea da metodologia hau lantzeko.

          Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, lan metodo hau erabiltzea, ikasteko testuingurua dela, ez "proiektuak egitea" soilik.

Hona hemen ezaugarri batzuk:

  • Erronkatik hasten da proiektu bat garatzen eta erronkatik testuinguru erreal batean kokatzen da. 
  • Ez dira sekuentziatzen, proposamen irekiak dira. 
  • Ikaskuntza emaitzak bigarren maila batean geratzen dira. 
  • Metodologia honen gakoa da zehatzetik abstraktura joatea eta abstraktutik zehatzera.
  • Irudimena beharrezkoa da. 
  • Proiektu bidezko ikaskuntza oinarri gisa proposatzen badugu, ataza bidezko ikaskuntza bigarren maila batean geratzen da.

Aipatu beharra daukat, metodologia hau, oso interesgarria iruditu zaidala. Beraz, hori dela eta, irakasteko modu hau zertan datzan azaltzen duen bideo zoragarri bat aurkitu dut. Hona hemen: 


Bertan, Roberto Mielgok, azken hamarkadan, hizkuntzen irakaskuntzan, gaitasun komunikatiboaren kontzeptuak eta honen garrantziak gero eta garrantzi handiagoa jaso dutela aipatzen du. Horren haritik ikuspegi sozio-diskurtsiboak zenbait ekarpen interesgarri egin dizkio hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuari. Horietako bat Genebako Unibertsitateko taldeak aurkeztutako eredu metodologikoa izan da, hizkuntzarako sekuentzia didaktikoa, alegia. Metodologia eredu hau gero eta zabalkunde handiagoa izaten ari da oinarrizko hezkuntzan, eta orain 2. hizkuntzen irakaskuntzarako ere ekarpen interesgarria izan daiteke, betiere beharrezko egokitzapena eginez gero, bestelako proposamen didaktiko batzuen ekarpenak aprobetxatuz.

Bideoan ereduari eusten dioten oinarriak azaltzen dira, eta eredu horrek hizkuntzen irakaskuntzarako dituen abantailak eta mugak aztertzen dira.

 Amaitzeko, aipatu beharra daukat, geroz eta eskola gehiagotan erabiltzen dutela irakasteko metodologia hau, esaterako, Lemoizko eskolan.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina