2016/04/25
Gaurko didaktikako klasean, Loczyren
inguruko tertulia dialogikoekin jarraitu dugu. Liburuko 11. Orrialdetik hasiz.
Hona hemen, klasean aipatutako aspektu garrantzitsuenak:
(13 orrialdean)
“La angustia de la separación no es tan grave como parece”. Hau da, posible da ama eta aita gabe heztea
baldin eta baldintza onetan balin bada.
Problemak aurkitu eta haien
konponbidea bilatzea beharrezkoa da, egunerokotasuneko zailtasunei aurre
egiteko.
Detaile txikienak diskutitzea
oso garrantzitsua da, begirada zorroztuz, eta begiak ireki, gertatzen diren
gauzak beste era batera begiratuz.
Gertatzen diren gauza inozoak
nola deskribatzen dituzten ikustea, oso harrigarria da.
(16-19 orrialdeak)
Auto-diziplina handia erakusten du. Hezitzaileek,
haur bakoitzari ematen diote garrantzia. Arreta handia jartzen die haurren
beharrei. Batzuetan haur eskola arruntetan hau ezin da egin, baina, hemen bai.
(19-21 orrialdeak)
Begirada umearen behar eta
ezaugarriei jarri, horrela, hezitzaileak, bigarren mailan utziz.
Haurrek parte hartzeko eta
ikasteko gogoa erakusten dute.
Umeak orokorrean oso
independenteak dira, eta gatazka gutxi sortzen dituzte, sortzen den giro
lasaiagatik.
Hezitzaileek, praktikatik
sortzen dute, hezitzaile izateko modu hori.
(22-23 orrialdeak)
Oso zehaztuta daude,
psikologo, mediku, etab. kantitatea.
Lanean 3 gizon soilik daude,
eta ez dira heziketara zuzenduak, beste funtzio batzuk dituzte.
Printzipio jakin batzuk
dituzte, eta baten batek apurtzen
baditu, haurraren heziketa arriskuan jartzen dute.
Esperimentazioa da
ikaskuntzaren oinarria, eta horrek bermatuko du garapen intelektual
garrantzitsua.
(25-29 orrialdeak)
Hezitzailearen praktikaren deskribapena
azaltzen da horri hauetan. Hezitzaileak, inguru giro egokia jarri behar du,
haurrak estimulatzeko, ez du zertan haurraren gainean egon baina presenteki egonez,
haurrak aske uzten ditu. “el adulto no interviene de forma directa”.
Haurrari ezin diozu amaren
maitasun bera erakutsi, errespetuan oinarritutako maitasun bat da.
Haurra inoiz ez dago bakarrik,
hezitzailea beti gertu dago.
Ditugun baldintzak eta egoerak
limitatuak dira.
Parte hartzea eta ikaskuntza
aktiboak dira lortu nahi diren oinarri garrantzitsuenetarikoak.
(32-33 orrialdeak)
Hezitzaile bakoitzak 9 haurren
jarraipena egin behar du, baina espresuki hirutan fijatu behar da, eta
estantzia guztian, haurrek erreferente modura hezitzaile berdina izaten dute
denbora guztian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina