2016/04/20
Gaurko klasean, Loczyren
inguruko tertulia dialogiko bat izan dugu.
Etxean, lehenengo zatia
irakurri behar genuen, eta bertan ikerketa bat egingo dutela jartzen du eta
nola egingo duten ere bai.
(7.orrialdean)
Ikerketa hori egitera joateaz
gain, jarrera baten joan ziren hori egitera. Begirada kritiko eta objektibo
batekin egingo dutela behaketa. Eta azaltzen dute, institutukoen nola hartzen
duten behaketa hori eta zer jarrera duten.
Kanpotik datorren horretara irekita egotea, ez izatea beldurrik da hori.
Bi egunetik behien gelditzen ziren, etengabeko irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan murgiltzen ziren.
(8-9 orrietan)
Autore inportante bat aipatzen
dute, Bowlby. Bere atxikimenduaren teoria, guk ikusten dugunaren azpitik gauzak
daude, hau da fundamentu teoriko bat dago.
Garbi uzten dute haiek soilik,
haurrak zaintzen dituztela, ez dira ama ordezkatzen dutenak, nahiz eta haur
umezurtzekin lan egin. Haurrek badakite haien hezitzaileak direla.
Hezitzailearen lana, espazio
honetan, segurtasuna eskaintzea da, ez haurrari afektua ematea.
Bowlbyk dio bere ikerketa
batean, abandonatuak izan diren haurrak, nagusiak direnean, modu berdinean
jokatzeko tendentzia dutela dio. Baina,
ni ez nago honekin ados, eta ez zait egokia iruditzen hau guztia jeneralizatzea.
Baina egia da 0-3 urteetan gertatzen diren gauzak, eragin handia dutela
etorkizunean.
Egia da, pelikulan ikusten
zela, bertan hezitako haur asko etorkizunean guraso eta langile finak izaten
zirela.
(11.orrialdea)
Haur aktibo bat ikustean, ikasteko
gogoa ematen du. Budapesten loczyk transmititzen duena, haurrek oso autonomoak
direla eta oso ondo eusten dietela haien erronkei.
Alaitzek kontatu digu, Piklerren
alaba, Ana, ikustean, bere amamarekin gogoratu zela, oso pertsona lasaia da, ez
dio inori ezer demostratu behar, badaki zer egiten ari den eta nola egiten ari
den.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina