2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

NIRE IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUA

2016/05/19

Lau hileko honetan, didaktikari dagokionez, asko ikasi dudala esan dezakedala uste dut. Aipatu beharra baitut, nire lehenengo aldia izan dela didaktikarekin harremanetan jarri eta sakonki landu dudala. Gainera, nire etorkizuneko lanbiderako oso beharrezkoa dela ohartu naizenez, garrantzi handia eman diot ikasgai honi.

Nire ikaskuntza prozesua nola joan den ikusteko, laburpentxo bat egingo dut, ikasi dudan guztiari buruzko nire iritzia emateko. Horrez gain, bloga sortu nuenetik egin ditudan sarrerei erreferentzia egiteko estekak sortuko ditut, gai bakoitzaren inguruan gehiago sakontzeko.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da blog hau, nire aurkezpen txiki baten bidez estreinatu nuela 2016ko Otsailaren 1ean, bertan nire biografia txiki bat eginez, modu honetan, nire didaktikako irakasleak, Alaitzek, ni, zertxobait ezagutzeko.

Horren ondoren, Otsailaren 3an, aste horretan ikusi genituen, "Una educación preescolar a la altura de las exigencias y necesidades infantiles" izeneko bideo batzuen laburpen bat egin nuen. Bertan, Tonuccik, Haur hezkuntzaren garrantziaz hitz egiten duenez, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Azken finean, gu izango baikara Haur Hezkuntzako irakasleak, eta beharrezkoa da, gure lanak izango duen garrantziaz ohartzea.

Otsailaren 11n, klasean izandako Haur eredu eta Haur Eskolei buruzko eztabaida baten inguruko sarrera egin nuen, nire blogean. Aipatu beharra daukat, eztabaida hau, oso interesgarria iruditu zitzaidala, gaur egungo eredu desberdinen eta eskola desberdinen inguruan ohartzeko baliogarria egin zitzaidalako.

Horren ondoren, klasean, taldeka jarri eta, Haur Hezkuntzako Curriculumaren inguruko zenbait galdera erantzun genituen. Niri, lan egiteko metodo hau, asko gustatu zitzaidala aitortu beharra daukat. Modu honetan, nire ikaskideek dakitena eta nik dakidana elkartu genuelako, eta galdera dezente erantzuteko gai izan ginenez, oso harro sentitu ginen.

Otsailaren 24an, ikasgai honetatik gehien gustatu zaidana landu genuen, KONFIANTZAREN PEDAGOGIA. Aitortu beharra daukat, nahiz eta sekula pedagogia mota honen berririk ez izan, asko interesatu nintzela, haurrentzat egokiena dela iruditu zitzaidalako. Haurrak, adinka banatzea, inoiz gustatu ez zaidan gauza izan baita.

Gainera, esan beharra daukat, hori oso gertutik bizi izan dudala, hau da, ni abenduan jaiotako haurra izan nintzenez, irakasleek, txikia nintzenean, beti esaten zuten, gauzak egitea gehiago kostatzen zitzaidala, eta asko nabaritzen zela ni nintzela klaseko gazteena. Baina, nola ez da ba nabarituko, nire lagunak eta ikaskideak ia ni baino urte bete zaharragoak baldin baziren? Hau horrela, aukera ezin hobea iruditzen zait, Haur Hezkuntzako haur guztiak batera egotea gela batean, modu honetan, zahartxoenek, gaztetxoenei lagunduz, eta alderantziz. Eta gainera, haurren garapenerako egokia dela uste dut.

Otsailaren 29an, Alaitzek prestatu zigun, klase bereziaren inguruko sarrera bat egin nuen. Bertan, bideo interesgarri bat ikusi ondoren, "Loczy un hogar para crecer" pelikularen inguruan hitz egin genuen. Hau aipatzean, aipatu beharra daukat, pelikula hau etxean ikusi nuela, eta nahiz eta hasieran, aspergarria izango zela pentsatu, asko gustatu zitzaidala onartu beharra daukat. Guraso gabeko haurrak, horrela zaintzea, oso egokia iruditzen zait, beti baitaukagu, umezurtz etxeei buruzko irudi txarra, eta hau, aldatzeko ordua da.

Horrez gain, guk, etorkizuneko irakasle gisa, gure buruari erronka bat jarri behar diogula aipatu genuen: konfort-zonaldetik irten eta ikaskuntza-zonaldean sartzea. Eta horretarako beharrezkoa da, gauzak modu desberdinetan egiten hausartzea. 
  
Aste bete beranduago, Otsailaren 15ean, hain zuzen ere, Tonucciren bideoen bigarren zatiari buruzko sarrera bat egin nuen, bideoen zati honetan, aipatzen zen garrantzitsuena aipatuz. Bertan, haurrek duten garrantziaren inguruan jarraitzen du hitz egiten, eta esan beharra daukat, niri bideo hauek asko gustatu zitzaizkidala, asko gustatzen zaidalako, Tonuccik duen pentsatzeko era, esaten duen guztiarekin egiten dut bat. Eta horrez gain, gaur egun, zoritxarrez, hezkuntzak dituen gabeziak konpontzeko asko egin dezakeela uste dut.

 Horren ondoren, Haur Hezkuntzako Curriculuma lantzeko taldeka egin genituen aurkezpenen inguruko laburpentxo bat egiten duen sarrera bat egin nuen. Curriculuma horrela lantzea, egokia dela iruditzen zait, aspertuta baikaude, betiko klase magistralekin, eta gainera, modu honetan, gehiago ikasten dugula uste dut, eta hau beharrezkoa da, azken finean, gure etorkizuneko lanbidean, garrantzi handia edukiko duelako.

Apirilaren 4ean, Proiektu bidezko metodologia landu genuen, horretarako, Nekane Otxoaren bideoa ikusiz. Metodologia hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan, azken finean, hezkuntza egiteko modu asko daudelako, eta asko egokiak dira. Metodologia honen berririk ere ez neukan, baina oso egokia iruditzen zait, herri txikietako eskoletarako, baina, ezinezkoa, eskola edo ikastola handietan aurrera eramateko.

Apirilaren 19an, ostiralean izan genuen Fernandoren hitzaldiaz aritu nintzen. Hitzaldi hau, oso interesgarria iruditu zitzaidala esatea beharrezkoa da, espero ez nituen gaiei buruz aritu zelako hizketan. Eta zur eta lur gelditzen nintzen ahoa zabaltzen zuen bakoitzean. Baina aipatu beharra daukat, nahiz eta hitzaldia entzuten oso gustura egon, gauza batzuk ulertzea zaila egin zitzaidala, hitzaldia gazteleraz izan baitzen, eta kontuan hartuta, gaztelera nire inguruan ez dela hitz egiten eta nik ere ez, zailtasun batzuk ditut, hitz zehatzak ulertzeko, baina ahala eta guztiz ere oso gustura egon nintzela azpimarratu behar dut.

Urrengo astelehenean, Fernandoren hitzaldiaren inguruan aritu ginen klasean. Hau egitea, beharrezkoa iruditzen zait, modu honetan, hitzaldian zerbait argi gelditu ez bazen galdetzeko, eta hitzaldia zer iruditu zitzaigun ikaskideekin eta Alaitzekin banatzeko.

Apirilaren 20tik aurrera, etxean Loczy liburua irakurri eta klasean tertulia dialogikoak egiten hasi ginen. Lehenengo tertulia dialogikoan interesgarria iruditu zitzaidan, eta nahiz eta nik tertulian parte handirik ez hartu, lotsatu egiten naizelako, oso interesatuta egon nintzen, Loczy, interesgarria dela uste dudalako. Honen ondoren, apirilaren 25ean, bigarren tertulia dialogikoa izan genuen, eta bertan ere oso gustura egon nintzen.

Horren ondoren, etxean Loczyren inguruan zertxobait ikertzen aritu nintzen, eta Plikler-Loczy Euskal Herriko Elkarteari buruzko informazioa aurkitu nuen. Honi esker, Euskal Herrian, heziketa mota hau apoiatzen duen elkarte bat dagoela ohartu eta poztu egin nintzen, ez bainuen espero, eta benetan txalogarria iruditzen zait nahiz eta heziketa mota hau, gugandik urrun landu, hemen ere horren elkarte bat egotea.

Maiatzaren 2an, Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen, horrela, hirugarrena eginez.

Ondoren, taldeka sortu genuen nire Unitate Didaktikoaren laburpentxo bat egitea beharrezkoa iruditu zitzaidan. Aipatzekoa da, Unitate Didaktikoa sortzeko prozesua oso zaila egin zitzaigula, gure taldekideok ez genekielako ezta zer zen ere, eta hasieran asko agobiatu ginen. Baina, poliki-poliki, informazioa bilatzen hasi, eta gure zirriborroak zentzua hartzen joan ziren, eta amaitzerako lan polita gelditu zitzaigula uste dut, oso harro nago gure emaitzarekin, haurrentzat gai egokia eta beharrezkoa izateaz gain, egitea posible dela uste dut, nahiz eta moldatu beharra eduki.

Maiatzaren 4ean, Loczyren tertulia dialogikoekin amaitu genuen. Hau horrela, beharrezkoa iruditzen zait, tertulia hauei buruzko nire iritzia ematea. Egia esan, oso ideia ona iruditzen zait tertulia hauek egitea, baina, autokritika bat egin behar diot nire buruari, nahiz eta liburua irakurri ez nuelako parte askorik hartzen, nire lotsa dela medio. Parte hartze gehiena hartu genuen eguna, Alaitz, izenak esaten hasi zenean izan zen, eta guztiok parte hartzeko modu bakarra izan arren, egokiagoa izango litzateke guk gure aldetik gehiago jartzea. Beraz, nire aldetik, espero dut, hurrengo ikasturtean edo, horrelako tertuliarik eginez gero, parte hartzea, eta irakurri dudala demostratzea.

Maiatzaren 11ean, "Solo es el principio" pelikula ikusi genuen. Niri, pelikula hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan, haurrek pentsatzeko guk uste baino gaitasun handiagoa dutela ikus daitekeelako, eta haurrei protagonismoa ematea beharrezkoa dela ikus daitekeelako. Modu honetan, haurrek, era autonomo batean, ingurukoei entzuten, entzuten dutena prozesatzen eta haiek uste dutela azalera eramaten eta gainontzekoekin banatzen ikasten dute. Hau, nire ustez beharrezkoa da txikitatik ikastea, heldu batzuk oraindik ikasi ez baitutelako, eta adin horietan ikastea zailagoa denez, ikasiko ez dutelako.

          Amaitzeko, Maiatzaren 16an, Elena Herrán etorri zen gugana eta Pikler Loczy-taz aritu zen hitz egiten. Hau horrela, Pikler Loczy metodologia gehiago ezagutzeko baliagarria egin zitzaidan, egia baita, metodologia honen berrik ez dudala izan, lau hilabete honetan didaktikan landu dugun arte. Eta aitortu beharra daukat, metodologia egokia iruditzen zaidala, azken finean, bertako haurrek, gurasorik ez dituztenez, kontu handiz tratatzea beharrezkoa delako, hauek ere, gainontzeko haur guztien bezala, eskubide berdinak baitituzte.

Bloga ondo isteko, beharrezkoa iruditzen zait, lau hilabete honetan asko ikasi dudala azpimarratzea, eta didaktikak nire etorkizuneko irakasle lanbidean izango duen garrantziaz ohartzea. Hau horrela, ezinbestekoa iruditzen zait, nire irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak ematea. Beraz, mila esker nire ikaskideei, lanak egiterako orduan hor egoteagatik, eta mila esker Alaitzi, irakasle gisa, guk kontzeptuak errezago barneratzeko metodologia egoki bat sortzeagatik.

Mila esker, nire Haur Hezkuntzako Graduko lehenengo kutsoa burutzen laguntzeagatik,

PLAZER BAT IZAN DA ;)

ELENA HERRÁN

2016/05/16

Gaurko klasean, bisita bat izan dugu, Elena Herrán etorri da, eta Pikler Lóczy metodologiaren inguruan hitz egin du.
Hau da, bere hitzalditik niri garrantzitsuena iruditu zaidana:
 Lehenik eta behin, eskolarizazio goiztiarraren, hau da, haurra jaio berria denean eskolaratzearen inguruan ea zer pentsatzen dugun galdetu digu, gaur egun, haurrak jaiotzean eskolara joaten direlako.
 Baina gaurkoan, Loczyren inguruan hitz egin dugunez, egunerokotasunaz hitz egin dugu.
 Haur txikiek, eskoletan, jaten, garbitzen, esfinterra kontrolatzen, mukiak kentzen, komunera joaten… ikasi behar dute, portaera hauek, geroko ikasketen oinarriak direlako.
 0-3 urteetarako pentsatutako egunerokotasunerako metodologia batek, umearen garapenean eta haurrak autonomia lortzen lagunduko du.
 Pikler, XIX. mendeko ikaslea izan zen pediatra aurrerakoia zen. Horrez gain, familia medikua ere izan zenez, ikasitakoa bere familian lantzen hasi zen, bere alabaz baliatuz.
 Bere ustez, haurrak gai dira eta gaitasunak dituzte.
 Jaiotzean, orientazio eta esperimentazio erreflexuak dituzte,  beraz,  testuinguruarekiko oso parte hartzaileak dira.
 Haurrei, aske uzten zaie, nahi dutena egiten. Gainera, azterketa medikuetan, haurrei ezin zaie min egin, hauek negarrez hastean, azterketa bertan bera uzten da eta inoiz ez dute nahi dutena baino gehiago jaten.
 Bere iritziz, haurra aktiboa da, baldintza batzuk errespetatzen badira, betiere, eta beraz, mugikortasun librea behar dute. Hau horrela, ezinbestekoa da arropa erosoak erabiltzea, mugimendua oztopatzen ez dutenak.
 Piklerri, gobernuak, umezurtz etxeen kargu egiteko eskatu zion, eta Hungria guztiko umezurtz etxeen kargu egiten amaitu zuen. Hau horrela, hezitzaile, pediatra eta aurre-formatzaile bihurtu zen, baina zoritxarren, gugana ez zen iritsi bere metodologia, Berlineko hezia zela eta.
 
Hemen, gure joera, betidanik izan da, Haur Hezkuntzan, haurrek taldeka lan egitea, baina, berak dionez, taldeka lanean aritu baino lehen, haurren gauzak bakarrik egiten ikasi behar dituzte. Hau horrela, bere ustez, haur txikiak ikertzea beharrezkoa da.
 Bizi unitatea, zure familia da, zaintza pertsonalizatuak jasotzea, bizi eremu egonkorra ematea. Horretarako, ekipamendu berezia eskaini behar da eta haurrek erabateko mugimen askatasuna izan behar dute.
Loczyren printzipioak:
 -                     Heldua eta haurren arteko harreman pertsonalaren egonkortasuna.
-                     Haurren jarduera autonomo aktiboa oso baliotsua da.
-              Haurrak, bere garapen mailaren arabera, kontzientzia hartzeko etengabeko laguntza behar du.
-                     Haurraren osasun fisiko egoera ona.
 Printzipio hauek aztertu ondoren, zaintzea artea edo suplizio bat den ezberdintzeko bi bideo ikusi genituen. Lehenengoan, Loczy metodologiaz baiatzen den hezitzaile batek, haurra nola tratatzen duen ikusten zen, eta bigarrenean, hezitzaile batek, haurrak maitasun gabe eta jostailuak balira bezala tratatzen dituela ikusten zen. Hau, oso harrigarria iruditu zitzaidan, haurrei maitasunaz tratatzea beharrezkoa iruditzen zaidalako.
 Hitzaldiarekin amaitzeko, zaintzen inguruan hitz egin genuen, eta hauek dira aipatu zirenak:
 -                     Pixoihala aldatzea
-                     Bainua
-                     Jaten eman
-                     Jantzi eta erantzi
-                     Lo egitea
 Amaitzeko aitortu beharra daukat, hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidala, eta Plikler Loczy metodologia gehiago ezagutzeko baliagarria egin zaidala, egia baita, metodologia honen berrik ez dudala izan, lau hilabete honetan didaktikan landu dugun arte. Eta aitortu beharra daukat, metodologia egokia iruditzen zaidala, azken finean, bertako haurrek, gurasorik ez dituztenez, bentzat, kontu handiz tratatzen zaielako, hauek ere, gainontzeko haur guztien bezala, eskubide berdinak baitituzte.

2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

SOLO ES EL PRINCIPIO

2016/05/11

 Aurreko astean, didaktikako klasean, “solo es el principio” pelikula ikusi genuen. Bertan,  irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat aurrera eramateko modu bat agertzen da.
Hemen duzue pelikularen trailerra ikusgai:


  
 Hau da pelikulatik interesgarriena eta  erakargarriena iruditu zaidana:

·                    Bertako haurrek 4 urteko adina dute.
·                    Askatasuna eduki beharko genuke, baina, ez daukagu askatasunik.
·                    Haurrak klasean daudenean, irakasleak galdera berezi batzuk egiten dizkie haurrei, hauek buruari bueltak emateko. Horretarako irakasleak txotxongilo moduko bat erabiltzen du.
·                    “Hay que hacer funcionar la memoria”
·                    Zer pentsatzen duzun jakiteko hitz egitea beharrezkoa da.
·                    Haurrak patioan jolasean daude eta irakasleak txalo egitean, guztiak klasera sartzen dira.
·                    Irakasleak, haurrei, filosofiaz zer dakiten galdetzen die.
·                    Haurrei galdetu, ea zeintzuk diren orain egin ezin dituzten gauzak eta helduak direnean egin ahalko dituztenak. Honi, erantzun desberdin eta harrigarri asko eman haurrek.
·                    Haur batek marrazki bat egitean, irakasleari pentsatzen duena esan: “Quiero casarme con mi novia porque mis padres no se casaron y quiero casarme por ellos”
·                    Haurrak koltxonetetan etzanda daude
·                    Irakasleak inteligentzia zer den galdetzean, erantzun desberdin asko. Haur batek esan, gurasoek beti esaten dutela haurrek ez dakitela ezer baina hori gezurra dela.
·                    Haurrek,  gai baten inguruan hitz egitean, badakite besteei entzuten eta ondoren, haiek  pentsatzen dutena esaten

Niri pelikula hau, oso interesgarria iruditu zait, haurrek pentsatzeko guk uste duguna baino gaitasun handiagoa dutela erakusten duelako. Horrez gain, metodo hau erabilita, haurrak bihurtzen dira protagonista poliki-poliki irakaslearen papera murriztuz.

Modu honetan, haurrek, era autonomo batean, ingurukoei entzuten, entzuten dutena prozesatzen eta haiek uste dutela azalera eramaten eta gainontzekoekin banatzen ikasten dute. Hau, nire ustez beharrezkoa da txikitatik ikastea, heldu batzuk oraindik ikasi ez baitutelako, eta adin horietan ikastea zailagoa denez, ikasiko ez dutelako.

2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

LOCZYren laugarren tertulia dialogikoa

2016/05/04

40-41 or

Gaurko klasean Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu dugu. Astelehenean utzitako tokitik jarraitu dugu, eta gero gaurko klaserako irakurri behar zen zatiarekin hasi gara.
Hau izan da klasean aipatutakoa:

  • Gauza guztiei azalpena bilatzen zaie.
  • Ikaskuntza prozesuan gertatzen diren gauzen koztiente izan behar gara.
  • “Cada cosa llega normalmente en el momento en que el niño está preparado para recibirlo”

42-43 or
  • Ez dago haurrak esnatzeko ordurik
  • “El sistema de turnos es un excelente medio para disminuir las fuentes de frustración y mantener el bien estar”.
  • Haur bakoitza zaintzean, hezitzaileak arreta jarraia eskaintzen dio.

45-46or
  • Haurra bainatzean, ez da aktibo egon behar, lasaitasuna eta poztasuna lortzea da helburua.
  • Hezitzaileak haur bat distraitzean, bere helburua duten tarea komunera itzultzea da.
  • Hezitzailearen funtzio bat, egiten duen guztia narratzea eta azaltzea da.
  • Hezitzailearen presentzia oso garrantzitsua da.

48or
  • “Para cada niño se establecen unas dietas, que se modifican tan pronto como las observaciones diarias indican la necesidad”.
  • Otorduen orduak zehaztuta daude, haur bakoitzak bere txanda denean jaten du.
  • Haurrei ez zaie derrigortzen nahi dutena baino gehiago jatera.

52 or
  • “Si una tarea es demasiado difícil para un niño no se le obliga a hacerla pero tampoco se realiza en su lugar.  Pero esto se hace con normalidad y sin que eso signifique castigo”.
  • “Una rutina importante que se desarrolla con naturalidad”

----

Honekin amaitu bezain pronto gaurko klaserako irakurri behar zenari ekin diogu. Hau izan da niri garrantzitsuena iruditu zaidana:

JOLAS LIBREA

55 or

  • Jolas librearen bidez, haurrak plazerra lortu behar du.
  • Egunaren zati garrantzitsu bat hartzen du.
  • Jolas hauen helburua ez da haurrak entretenitzea soilik.

56-57or
  • Jolas librea ez da lantzen haurra guztiz esnatuta egon arte.
  • Ez zaie derrigortzen bertan egotea.
  • Espazioak hiru ezaugarri ditu: haurrak okupatzen duena baino handiagoa izan behar da; inor molestatu gabe, arazo gabe ibili behar da haurra; eta haurrak situazio berrietan zer egin ikasi behar du.
  • Haurra handitzen doan heinean, espazioa handiagotu egingo da.
  • Haur guztiak ez dira batera egoten jolasen txokoan, zergatik, batzuk lo eta beste batzuk atendiuta egoten dira.

MATERIALAK

58-59or
  • Koloreak, formak, pisua, eta tamaina kontutan hartzen dira. Horrez gain, ekipoa beti dago idea berriak bilatzen.
  • Jolas materiala soilik jolas txokoetan egoten da.
  • “una educadora nunca propone una posición a un niño: boca abajo, sentado, de pie, etc.; el niño adopta estas posiciones por sí mismo cuando y como puede y, más tarde, cuando y como él quiere”.
  • Baina hezitzailea beti dago adi eta haurraren aurrerapenak goraipatzen ditu.
  • “Solo tres circunstacias desencadenan una intervención: cuando el niño se encuentra en una situación dificil, cuando hay una disputa y cuando se detectan signos de cansancio”.

60-61 or
  • Zerbait pasatzen bada, lehenengo hezitzaileak atenditzen ari den haurrarekin amaitzen du.
  • Nahiz eta eguraldi txarra egin, kalera irteten dira.

GRUPO A (3-4 hilabeteko haurrak)

61-62 or
  • Lehenengo hamar asteetan, haurra bere bi oheetan egoten da soilik.
  • 2 hilabete ingururekin joaten dira parkera lehenengoz.
  • Hasieran, parkean denbora gutxiz egoten dira.

GRUPO B (4-8 hilabeteko haurrak)

63 or
  • 4-8 hilabeteko haurren parkea da ikusteko dibertigarriena.
  • 5-6 hilabeteko haurrak parkean ordu bat eta erdi edo gehiago egoten dira egunean.

GRUPO C (7-14 HILABETEKO HAURRAK)

66-67 or
  • “La actividad dominante en estos niños es arrastrarse, gatear y, en los más mayores levantarse y desplacarse con apoyo.”
  • Haurrak elkarri molestatu ez daitezen bi taldetan banatu dira.
  • Hezitzaileak, ez du haurra esertzen, haurrak ez badaki hori egiten.

68 or
  • Talde honetako haurrek, aspertuta daudela dirudite.
  • Hezitzaileari begira kexatzen dira haur hauek, baina honek ez diela kasurik egiten ikustean arnegatu egiten dute.
  • Hezitzailea beti ikusgai dagoenez, haurrak lasai egoten dira.

GRUPO D (14-24 hilabeteko haurrak)

69-70 or
  • 10 haur berri etorri berriak dira talde honetara, beraz, aldaketa handiak egon dira taldean.
  • “Solo uno de los niños se muestra realmente turbado. Incordia a los demás perturbando el grupo”.
  • Baina haur hau falta denean, taldea lasai dago.
  • Haurrak, ez dira bata besteari bilatzera joaten, baina batzuetan, aurkitu eta taldeka jolasten hasten dira, baina honek ez du denbora luzean irauten.

73 or
  • Aldaketa berriak egin direnetik 3 egun pasatzean, haurrak jolas txokoaz baliatu daitezke.
  • Talde honetan, hezitzailearen arreta gehiago nabaritzen da.

GRUPO E (23-30 hilabeteko haurrak)

74 or
  • Talde honek eraikuntza barruan espazio handia dauka.
  • “Aquellos a los que la educadora no está atendiendo están un poco ociosos, su juego es incosciente”.

76 or
  • Adin honetan, haurrei, gela txukuntzeko esaten zaie.
  • Batzuk hori egiten laguntzen dute, baina beste batzuk kexatu egiten dira, baina azkenean hezitzailearen laguntzaz, guztiek laguntzen dute.
  • Lorategia, F taldekoekin konpartitzen badute ere, talde bakoitzak bere gunea dauka.

GRUPO F (33-42 hilabeteko haurrak)

77-78 or
  • Talde honentzat, guztia gela batean dago.
  • Haurrek, sormena erakusten dute.
  • Batzuetan, haserrealdiak egoten dira haurren artean, baina, beraien kabuz konpontzen dituzte arazoak.
  • Adin honetako haurrek, lagunak dituzte.
  • “Cuando mayores son, más referencia explícita hacen a su educadora, no solo cuando algo va mal, sino para introducirla en su juego o compartir interés”
  • Haurren artean asko hitz egiten dute, baina hezitzaileari gehiago hitz egiten diote.












2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

UNITATE DIDAKTIKOA

2016/05/02

Aurreko ostiralean, nire unitate didaktikoaren aurkezpena izan nuen.

            Gure taldea lau pertsonek osatzen dute: Olatz Anduaga, Ane Bayón, Leire Gomez eta ni neuk, Ainhoa Goitiak. Eta orain, honen inguruko laburpen bat egingo dut, denbora asko eskaini diodan lan bat baita.



Gure Unitate didaktikoa Oñatiko Txantxiku ikastolako Haur hezkuntzako lau urteko haurrei zuzenduta dago, bigarren zikloari dagokion Haur Hezkuntzako curriculum formalean oinarrituz.  Hilabete bateko iraupena izango du. Ikastola, herri gunean dago kokatuta eta bi gela daude ziklo bakoitzeko. Taldeak 18 ikasle ditu, 9 neska eta 9 mutil eta esan beharra dago, ez dagoela premia bereziko haurrik, ezta atzerritarrik ere. Horrez gain, gela, hiru txokotan dago antolatuta,  lan txokoa, jolasteko txokoa eta etxe txokoa.
Lan hau egiteko aukeratu dugun gaia, eskuak garbitu da, beti ere, haurren garapen prozesua kontuan hartuz. Trebetasunak eta abilezi berriak sortzeaz gain, haurraren beharretara egokituko da, horrela betirako iraungo duen ohitura bat sortuz.

Ez dago esan beharrik, higienea, bizitzarako oso elementu garrantzitsua izateaz gain, zaindu eta kontuan hartu behar den aztura bat dela. Horrez gain, ura, oso garrantzitsua denez, aukera ezin hobea iruditzen zaigu, haurrek, hau zaintzen eta egoki erabiltzen ikastea.

HELBURUAK

Haurretan lortu edo garatu nahi ditugun helburuak ondorengo hauek dira:
Helburu Orokorrak:
·                   Emozioak, sentimenduak eta beharrak indentifikatzea; besteei adieraztea eta besteenak identifikatu eta errespetatzea.
·                   Norberaren ongizatea eta segurtasuna, garbitasuna eta osasuna indartzearekin zerikusia duten ohitura eta jarrerak lortzeko aurrerapenak egitea.
·                   Ekimena hartzea, ekintza bera planifikatu eta sekuentziatzea lan erraz edo arazoak konpontzeko, frustrazio txikiak onartzea eta plantzeatzen diren zailtasunak gainditzera jotzeko jarrera azaltzea, besteegan behar den laguntza bilatuz.
·                    Ingurunearen elementuek izaten dituzten aldaketak ikustea; haietan eragina duten faktore batzuk identifikatzea.
·                    Ingurune fisiko eta gizarte-ingurunea ulertzeko interes eta jakinmina erakustea, hartan gertatzen diren gertakizun nabarmen batzuei buruzko galdera eta interpretazioan eginez, berezkotasuna eta orijinaltasuna garatuz.
·                    Hizkuntza-testuinguru desberdinetan beste haur eta pertsona helduek adierazten dizkioten asmo eta mezuak ulertzea, ahozko hikuntza beste pertsonekin harremanak izateko tresna gisa ulertuz.
·                    Ahozko hizkuntzaren bidez sentimendu, desio eta ideiak adieraztea, apurka-apurka hizkuntza testuinguru ezberdinetara eta eguneroko komunikazio-egoera arruntetara egokituz.
·                    Bere sorkuntza plastiko, musikal, gorputzekoak eta lagunenak errespetatu eta haiekiko interesa erakustea.


Helburu Zehatzak:

  • Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen  garatzeko eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko.
  • Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurki ditzan.
  • Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko.
  • Estrategiak garatzea, afektu, jolas, elikadura, mugimendu, azterketa, higiene, osasun eta segurtasuneko oinarrizko beharrak gero eta modu autonomoagoan bete ditzan; eta izandako lorpenekin pozik dagoela adieraztea.
  • Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.
  • Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia- hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.
  • Arian-arian, ahozko hizkera norberaren jokabidea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea.


                KONPETENTZIAK

Haurrengan lortu edo garatu nahi ditugun konpetentziak ondorengo hauek dira:
·         Arduraz bizitzea
 ·         Ikastea eta pentsatzea
·         Komunikatzea
·         Pertsona gisa garatzea, egitea eta ekitea.

EDUKIAK
-                    Gorputzeko atalak: eskuak, behatzak, besoak…
-                    Ahozko hizkuntza: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak…
-                    Elkarlana eta norberaren lanak besteenarekin konpartitzeak duen
            gozamenaz bizitu eta garrantziaz jabetzea.
-                    Uraren erabilpena.
-                    Taldearekiko errespetua.
-                    Nork bere buruarekiko konfiantza.
-                    Gure abestiaren eta ekintzaren identifikazioa.


EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
 Hauek dira erabiliko ditugun ebaluazio irizpideak:
1.      Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza doituagoa erakustea,
         eta norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea.
2.     Gorputza geroz eta hobeto kontrolatzea, gehien bat jarrera kontrolatzea.
3.     Pixkanaka-pixkanaka trebetasun batzuk eskuratzea.
4.      Eguneroko jarduerak gauzatzean, tresnak eta lanabesak koordinazio
         eta kontrol egokiarekin erabiltzea eta maneiatzea.
5.      Jolasetan modu aktiboan parte hartzea.
6.      Jolas erraz batzuk zuzentzen dituzten arauak onartzea eta betetzea.
7.      Laguntzazko eta elkarlanerako jarrerak izatea.
8.      Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta
         gero eta hobeto bereiztea.
9.      Aurrera egitea oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzen, eta
         norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa eta
         ekimena erakustea.
10.  Geroz eta autonomia handiagoz, egunerokotasunari loturiko arazo
       errazak ebaztea.
11.  Ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, bertako elementuen
       behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez.
 12.   Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez.
13.  Parekoekiko harremanetan, komunikazio-asmoak kontuan izanik   
       ahozko hizkera, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea eta  
      erabiltzea.
14.  Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa    
       izatea eta parte hartzea, eta testu idatziak erabiltzen, haien helburuak ulertzen   

      eta kode idatziaren zenbait ezaugarri ezagutzen hastea.

METODOLOGIA
Unitate didaktikoa lantzeko Decroly-ren metodologian oinarrituko gara. Decroly, "Eskola Berri"ko mugimenduaren abiarazle eta ordezkaririk garrantzitsuenetariko bat da; beraren hezkuntzaren xedea haurra bizitzarako prestatzea da, bere bizitza indibidualerako nahiz bere gizarte bizitzarako.
Bere metodoaren globalizazio faseetaz baliatuko gara eta hauek orden logiko bat jarraitzen dute:
-                    Haurrak, behaketa fasea, objektuekin, gizakiekin, gertaerekin eta ekintzekin  harreman zuzenean jartzeko helburua duten ariketak barneratzen dituzte. Ukimenezko materialak eta zentzumenentzat eskuragarriak direnak erabiliz.

-                     Asoziazio fasea, errealitatearekin harreman zuzena ezinezkoa edo beharrezkoa ez den kasuetan lantzen da. Material abstraktuagoak erabiltzen dira, hala nola, oroimenak, irudiak, testuak… ideia orokorretara iristeko asmoz.

-                    Adierazpen fasea, norberaren pentsamendua beste gizakiekin konpartitzea baimentzen duten ariketak dira. Adierazpen zehatzetan, marrazkia, modelaketa, eskulanak eta hainbat materialez egindako eraikuntzak barneratzen dira. Adierazpen abstraktuei dagokienez, irakurketa, elkarrizketa, idazmena eta kalkulua ditugu.

Aipatu behar dugu metodo konstruktibista erabiliko dugula, hau da, abiapuntu bezala, haurraren ezagutzan oinarritzen den  teknika. Ikaslea lankidetzarako erabiltzailea edo sortzailea izan behar du. Gainera, subjektu aktiboa izango da, hots, pentsatu, azaldu, galdetu, interpretatu eta kritika egingo du.

Irakaslea, ezagupenaren iturria, gidaria, jardueren antolatzailea eta ikasleen ideien, kontzeptuen eta pentsamenduen entzulea izango da. Jorratu nahi duen gaia argi duenean (eskuak garbitu), duen ikasleria behatzea ezinbestekoa izango da. Gero, jarduerak irakasleriaren arabera hautatu eta jorratuko ditu, nahi duen gaiarekin erlazionatuz. Azkenik, adierazpen ariketa ezberdinen bidez landuko du gaia, ikasleek ondo barnera dezaten. Horretarako, hainbat pausu (intentzioa, prestaketa, gauzatzea, ebaluazioa …) eta teknika (motibazioa, galderen edo hipotesien planteamendua,..) erabiliko ditu.

Erabiliko diren baliabideak, hau da, materiala, denboralizazioa, taldekatze mota… jardueraren arabera, taula bakoitzean zehaztuta daude.

JARDUERAK
  • Eskuak garbitu
  • Bideoa. Eskuak nola garbitu
  • Arauen kortxoa
  • Tutua tutua abestia
  • Eskubia eta ezkerra lantzen
  • Murala
  • Zentzumenak lantzen
  • Gorputz atalak aztertzen
  • Irlatik pasatzen
  • Marrazketaren bidezko hausnarketa
  • Garbitu

NIRE HAUSNARKETA 

Sarrera honekin amaitzeko, beharrezkoa iruditzen zait, unitate didaktiko hau sortzen sortu zaizkidan zalantzak eta arazoak aipatzea. Lehenik eta behin, esan beharra daukat, hau izan dela Unitate didaktiko batekin izan dudan lehenengo hartu emana, hau da, inoiz ere ez dut horrelako batekin lan egin eta egia esan ez nekien zer zen ere.

Hau horrela, zalantza handiak izan ditut, lehenik eta behin, taldekideeok ez genekien zein gai izango zen egokiena Haur Hezkuntzan lantzeko eta ideia asko bota ondoren, Eskuak garbitu gaia aipatu genuen eta egokia iruditu zitzaigun, azken finean, egunerokotasun baterako beharrezkoa den ohitura bat da, eta beharrezkoa da txikitatik barneratzea.

Bukatzeko, onartu behar dut, nahiz eta lan asko eman digun lana izan, oso gustura gelditu naizela emaitzarekin, eta lehenengo Unitate Didaktikoa izateko batere gaizki ez dagoela pentsatzen dut, beraz, pozik nago.