2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

NIRE IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUA

2016/05/19

Lau hileko honetan, didaktikari dagokionez, asko ikasi dudala esan dezakedala uste dut. Aipatu beharra baitut, nire lehenengo aldia izan dela didaktikarekin harremanetan jarri eta sakonki landu dudala. Gainera, nire etorkizuneko lanbiderako oso beharrezkoa dela ohartu naizenez, garrantzi handia eman diot ikasgai honi.

Nire ikaskuntza prozesua nola joan den ikusteko, laburpentxo bat egingo dut, ikasi dudan guztiari buruzko nire iritzia emateko. Horrez gain, bloga sortu nuenetik egin ditudan sarrerei erreferentzia egiteko estekak sortuko ditut, gai bakoitzaren inguruan gehiago sakontzeko.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da blog hau, nire aurkezpen txiki baten bidez estreinatu nuela 2016ko Otsailaren 1ean, bertan nire biografia txiki bat eginez, modu honetan, nire didaktikako irakasleak, Alaitzek, ni, zertxobait ezagutzeko.

Horren ondoren, Otsailaren 3an, aste horretan ikusi genituen, "Una educación preescolar a la altura de las exigencias y necesidades infantiles" izeneko bideo batzuen laburpen bat egin nuen. Bertan, Tonuccik, Haur hezkuntzaren garrantziaz hitz egiten duenez, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Azken finean, gu izango baikara Haur Hezkuntzako irakasleak, eta beharrezkoa da, gure lanak izango duen garrantziaz ohartzea.

Otsailaren 11n, klasean izandako Haur eredu eta Haur Eskolei buruzko eztabaida baten inguruko sarrera egin nuen, nire blogean. Aipatu beharra daukat, eztabaida hau, oso interesgarria iruditu zitzaidala, gaur egungo eredu desberdinen eta eskola desberdinen inguruan ohartzeko baliogarria egin zitzaidalako.

Horren ondoren, klasean, taldeka jarri eta, Haur Hezkuntzako Curriculumaren inguruko zenbait galdera erantzun genituen. Niri, lan egiteko metodo hau, asko gustatu zitzaidala aitortu beharra daukat. Modu honetan, nire ikaskideek dakitena eta nik dakidana elkartu genuelako, eta galdera dezente erantzuteko gai izan ginenez, oso harro sentitu ginen.

Otsailaren 24an, ikasgai honetatik gehien gustatu zaidana landu genuen, KONFIANTZAREN PEDAGOGIA. Aitortu beharra daukat, nahiz eta sekula pedagogia mota honen berririk ez izan, asko interesatu nintzela, haurrentzat egokiena dela iruditu zitzaidalako. Haurrak, adinka banatzea, inoiz gustatu ez zaidan gauza izan baita.

Gainera, esan beharra daukat, hori oso gertutik bizi izan dudala, hau da, ni abenduan jaiotako haurra izan nintzenez, irakasleek, txikia nintzenean, beti esaten zuten, gauzak egitea gehiago kostatzen zitzaidala, eta asko nabaritzen zela ni nintzela klaseko gazteena. Baina, nola ez da ba nabarituko, nire lagunak eta ikaskideak ia ni baino urte bete zaharragoak baldin baziren? Hau horrela, aukera ezin hobea iruditzen zait, Haur Hezkuntzako haur guztiak batera egotea gela batean, modu honetan, zahartxoenek, gaztetxoenei lagunduz, eta alderantziz. Eta gainera, haurren garapenerako egokia dela uste dut.

Otsailaren 29an, Alaitzek prestatu zigun, klase bereziaren inguruko sarrera bat egin nuen. Bertan, bideo interesgarri bat ikusi ondoren, "Loczy un hogar para crecer" pelikularen inguruan hitz egin genuen. Hau aipatzean, aipatu beharra daukat, pelikula hau etxean ikusi nuela, eta nahiz eta hasieran, aspergarria izango zela pentsatu, asko gustatu zitzaidala onartu beharra daukat. Guraso gabeko haurrak, horrela zaintzea, oso egokia iruditzen zait, beti baitaukagu, umezurtz etxeei buruzko irudi txarra, eta hau, aldatzeko ordua da.

Horrez gain, guk, etorkizuneko irakasle gisa, gure buruari erronka bat jarri behar diogula aipatu genuen: konfort-zonaldetik irten eta ikaskuntza-zonaldean sartzea. Eta horretarako beharrezkoa da, gauzak modu desberdinetan egiten hausartzea. 
  
Aste bete beranduago, Otsailaren 15ean, hain zuzen ere, Tonucciren bideoen bigarren zatiari buruzko sarrera bat egin nuen, bideoen zati honetan, aipatzen zen garrantzitsuena aipatuz. Bertan, haurrek duten garrantziaren inguruan jarraitzen du hitz egiten, eta esan beharra daukat, niri bideo hauek asko gustatu zitzaizkidala, asko gustatzen zaidalako, Tonuccik duen pentsatzeko era, esaten duen guztiarekin egiten dut bat. Eta horrez gain, gaur egun, zoritxarrez, hezkuntzak dituen gabeziak konpontzeko asko egin dezakeela uste dut.

 Horren ondoren, Haur Hezkuntzako Curriculuma lantzeko taldeka egin genituen aurkezpenen inguruko laburpentxo bat egiten duen sarrera bat egin nuen. Curriculuma horrela lantzea, egokia dela iruditzen zait, aspertuta baikaude, betiko klase magistralekin, eta gainera, modu honetan, gehiago ikasten dugula uste dut, eta hau beharrezkoa da, azken finean, gure etorkizuneko lanbidean, garrantzi handia edukiko duelako.

Apirilaren 4ean, Proiektu bidezko metodologia landu genuen, horretarako, Nekane Otxoaren bideoa ikusiz. Metodologia hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan, azken finean, hezkuntza egiteko modu asko daudelako, eta asko egokiak dira. Metodologia honen berririk ere ez neukan, baina oso egokia iruditzen zait, herri txikietako eskoletarako, baina, ezinezkoa, eskola edo ikastola handietan aurrera eramateko.

Apirilaren 19an, ostiralean izan genuen Fernandoren hitzaldiaz aritu nintzen. Hitzaldi hau, oso interesgarria iruditu zitzaidala esatea beharrezkoa da, espero ez nituen gaiei buruz aritu zelako hizketan. Eta zur eta lur gelditzen nintzen ahoa zabaltzen zuen bakoitzean. Baina aipatu beharra daukat, nahiz eta hitzaldia entzuten oso gustura egon, gauza batzuk ulertzea zaila egin zitzaidala, hitzaldia gazteleraz izan baitzen, eta kontuan hartuta, gaztelera nire inguruan ez dela hitz egiten eta nik ere ez, zailtasun batzuk ditut, hitz zehatzak ulertzeko, baina ahala eta guztiz ere oso gustura egon nintzela azpimarratu behar dut.

Urrengo astelehenean, Fernandoren hitzaldiaren inguruan aritu ginen klasean. Hau egitea, beharrezkoa iruditzen zait, modu honetan, hitzaldian zerbait argi gelditu ez bazen galdetzeko, eta hitzaldia zer iruditu zitzaigun ikaskideekin eta Alaitzekin banatzeko.

Apirilaren 20tik aurrera, etxean Loczy liburua irakurri eta klasean tertulia dialogikoak egiten hasi ginen. Lehenengo tertulia dialogikoan interesgarria iruditu zitzaidan, eta nahiz eta nik tertulian parte handirik ez hartu, lotsatu egiten naizelako, oso interesatuta egon nintzen, Loczy, interesgarria dela uste dudalako. Honen ondoren, apirilaren 25ean, bigarren tertulia dialogikoa izan genuen, eta bertan ere oso gustura egon nintzen.

Horren ondoren, etxean Loczyren inguruan zertxobait ikertzen aritu nintzen, eta Plikler-Loczy Euskal Herriko Elkarteari buruzko informazioa aurkitu nuen. Honi esker, Euskal Herrian, heziketa mota hau apoiatzen duen elkarte bat dagoela ohartu eta poztu egin nintzen, ez bainuen espero, eta benetan txalogarria iruditzen zait nahiz eta heziketa mota hau, gugandik urrun landu, hemen ere horren elkarte bat egotea.

Maiatzaren 2an, Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen, horrela, hirugarrena eginez.

Ondoren, taldeka sortu genuen nire Unitate Didaktikoaren laburpentxo bat egitea beharrezkoa iruditu zitzaidan. Aipatzekoa da, Unitate Didaktikoa sortzeko prozesua oso zaila egin zitzaigula, gure taldekideok ez genekielako ezta zer zen ere, eta hasieran asko agobiatu ginen. Baina, poliki-poliki, informazioa bilatzen hasi, eta gure zirriborroak zentzua hartzen joan ziren, eta amaitzerako lan polita gelditu zitzaigula uste dut, oso harro nago gure emaitzarekin, haurrentzat gai egokia eta beharrezkoa izateaz gain, egitea posible dela uste dut, nahiz eta moldatu beharra eduki.

Maiatzaren 4ean, Loczyren tertulia dialogikoekin amaitu genuen. Hau horrela, beharrezkoa iruditzen zait, tertulia hauei buruzko nire iritzia ematea. Egia esan, oso ideia ona iruditzen zait tertulia hauek egitea, baina, autokritika bat egin behar diot nire buruari, nahiz eta liburua irakurri ez nuelako parte askorik hartzen, nire lotsa dela medio. Parte hartze gehiena hartu genuen eguna, Alaitz, izenak esaten hasi zenean izan zen, eta guztiok parte hartzeko modu bakarra izan arren, egokiagoa izango litzateke guk gure aldetik gehiago jartzea. Beraz, nire aldetik, espero dut, hurrengo ikasturtean edo, horrelako tertuliarik eginez gero, parte hartzea, eta irakurri dudala demostratzea.

Maiatzaren 11ean, "Solo es el principio" pelikula ikusi genuen. Niri, pelikula hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan, haurrek pentsatzeko guk uste baino gaitasun handiagoa dutela ikus daitekeelako, eta haurrei protagonismoa ematea beharrezkoa dela ikus daitekeelako. Modu honetan, haurrek, era autonomo batean, ingurukoei entzuten, entzuten dutena prozesatzen eta haiek uste dutela azalera eramaten eta gainontzekoekin banatzen ikasten dute. Hau, nire ustez beharrezkoa da txikitatik ikastea, heldu batzuk oraindik ikasi ez baitutelako, eta adin horietan ikastea zailagoa denez, ikasiko ez dutelako.

          Amaitzeko, Maiatzaren 16an, Elena Herrán etorri zen gugana eta Pikler Loczy-taz aritu zen hitz egiten. Hau horrela, Pikler Loczy metodologia gehiago ezagutzeko baliagarria egin zitzaidan, egia baita, metodologia honen berrik ez dudala izan, lau hilabete honetan didaktikan landu dugun arte. Eta aitortu beharra daukat, metodologia egokia iruditzen zaidala, azken finean, bertako haurrek, gurasorik ez dituztenez, kontu handiz tratatzea beharrezkoa delako, hauek ere, gainontzeko haur guztien bezala, eskubide berdinak baitituzte.

Bloga ondo isteko, beharrezkoa iruditzen zait, lau hilabete honetan asko ikasi dudala azpimarratzea, eta didaktikak nire etorkizuneko irakasle lanbidean izango duen garrantziaz ohartzea. Hau horrela, ezinbestekoa iruditzen zait, nire irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak ematea. Beraz, mila esker nire ikaskideei, lanak egiterako orduan hor egoteagatik, eta mila esker Alaitzi, irakasle gisa, guk kontzeptuak errezago barneratzeko metodologia egoki bat sortzeagatik.

Mila esker, nire Haur Hezkuntzako Graduko lehenengo kutsoa burutzen laguntzeagatik,

PLAZER BAT IZAN DA ;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina