2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

UNITATE DIDAKTIKOA

2016/05/02

Aurreko ostiralean, nire unitate didaktikoaren aurkezpena izan nuen.

            Gure taldea lau pertsonek osatzen dute: Olatz Anduaga, Ane Bayón, Leire Gomez eta ni neuk, Ainhoa Goitiak. Eta orain, honen inguruko laburpen bat egingo dut, denbora asko eskaini diodan lan bat baita.



Gure Unitate didaktikoa Oñatiko Txantxiku ikastolako Haur hezkuntzako lau urteko haurrei zuzenduta dago, bigarren zikloari dagokion Haur Hezkuntzako curriculum formalean oinarrituz.  Hilabete bateko iraupena izango du. Ikastola, herri gunean dago kokatuta eta bi gela daude ziklo bakoitzeko. Taldeak 18 ikasle ditu, 9 neska eta 9 mutil eta esan beharra dago, ez dagoela premia bereziko haurrik, ezta atzerritarrik ere. Horrez gain, gela, hiru txokotan dago antolatuta,  lan txokoa, jolasteko txokoa eta etxe txokoa.
Lan hau egiteko aukeratu dugun gaia, eskuak garbitu da, beti ere, haurren garapen prozesua kontuan hartuz. Trebetasunak eta abilezi berriak sortzeaz gain, haurraren beharretara egokituko da, horrela betirako iraungo duen ohitura bat sortuz.

Ez dago esan beharrik, higienea, bizitzarako oso elementu garrantzitsua izateaz gain, zaindu eta kontuan hartu behar den aztura bat dela. Horrez gain, ura, oso garrantzitsua denez, aukera ezin hobea iruditzen zaigu, haurrek, hau zaintzen eta egoki erabiltzen ikastea.

HELBURUAK

Haurretan lortu edo garatu nahi ditugun helburuak ondorengo hauek dira:
Helburu Orokorrak:
·                   Emozioak, sentimenduak eta beharrak indentifikatzea; besteei adieraztea eta besteenak identifikatu eta errespetatzea.
·                   Norberaren ongizatea eta segurtasuna, garbitasuna eta osasuna indartzearekin zerikusia duten ohitura eta jarrerak lortzeko aurrerapenak egitea.
·                   Ekimena hartzea, ekintza bera planifikatu eta sekuentziatzea lan erraz edo arazoak konpontzeko, frustrazio txikiak onartzea eta plantzeatzen diren zailtasunak gainditzera jotzeko jarrera azaltzea, besteegan behar den laguntza bilatuz.
·                    Ingurunearen elementuek izaten dituzten aldaketak ikustea; haietan eragina duten faktore batzuk identifikatzea.
·                    Ingurune fisiko eta gizarte-ingurunea ulertzeko interes eta jakinmina erakustea, hartan gertatzen diren gertakizun nabarmen batzuei buruzko galdera eta interpretazioan eginez, berezkotasuna eta orijinaltasuna garatuz.
·                    Hizkuntza-testuinguru desberdinetan beste haur eta pertsona helduek adierazten dizkioten asmo eta mezuak ulertzea, ahozko hikuntza beste pertsonekin harremanak izateko tresna gisa ulertuz.
·                    Ahozko hizkuntzaren bidez sentimendu, desio eta ideiak adieraztea, apurka-apurka hizkuntza testuinguru ezberdinetara eta eguneroko komunikazio-egoera arruntetara egokituz.
·                    Bere sorkuntza plastiko, musikal, gorputzekoak eta lagunenak errespetatu eta haiekiko interesa erakustea.


Helburu Zehatzak:

  • Gorputza kontrolatzen aurrera egitea, zentzumen  garatzeko eta mugimenduaren koordinazioa inguruko ezaugarrietara egokitzeko.
  • Bere gorputza eta gorputzaren zenbait funtzio ezagutzea eta adieraztea, ekintzarako eta adierazpenerako dituen aukerak eta mugak aurki ditzan.
  • Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko ohiko jarduerak eta lan errazak gero eta modu autonomoagoan egitea, nork bere buruarekiko konfiantza eta ekimen-gaitasuna areagotzeko.
  • Estrategiak garatzea, afektu, jolas, elikadura, mugimendu, azterketa, higiene, osasun eta segurtasuneko oinarrizko beharrak gero eta modu autonomoagoan bete ditzan; eta izandako lorpenekin pozik dagoela adieraztea.
  • Errespetuzko, laguntzako eta elkarlanerako jarrerak eta ohiturak garatzea, bere jokabidea besteen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko; eta mendetasun- edo nagusitasun-jarrerarik ez izatea.
  • Gorputz-, plastika-, musika- eta teknologia- hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea, hartara, bai egoerak, bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko, bai eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.
  • Arian-arian, ahozko hizkera norberaren jokabidea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea, eta horretarako garrantzitsua dela ohartzea.


                KONPETENTZIAK

Haurrengan lortu edo garatu nahi ditugun konpetentziak ondorengo hauek dira:
·         Arduraz bizitzea
 ·         Ikastea eta pentsatzea
·         Komunikatzea
·         Pertsona gisa garatzea, egitea eta ekitea.

EDUKIAK
-                    Gorputzeko atalak: eskuak, behatzak, besoak…
-                    Ahozko hizkuntza: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak…
-                    Elkarlana eta norberaren lanak besteenarekin konpartitzeak duen
            gozamenaz bizitu eta garrantziaz jabetzea.
-                    Uraren erabilpena.
-                    Taldearekiko errespetua.
-                    Nork bere buruarekiko konfiantza.
-                    Gure abestiaren eta ekintzaren identifikazioa.


EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
 Hauek dira erabiliko ditugun ebaluazio irizpideak:
1.      Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza doituagoa erakustea,
         eta norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea.
2.     Gorputza geroz eta hobeto kontrolatzea, gehien bat jarrera kontrolatzea.
3.     Pixkanaka-pixkanaka trebetasun batzuk eskuratzea.
4.      Eguneroko jarduerak gauzatzean, tresnak eta lanabesak koordinazio
         eta kontrol egokiarekin erabiltzea eta maneiatzea.
5.      Jolasetan modu aktiboan parte hartzea.
6.      Jolas erraz batzuk zuzentzen dituzten arauak onartzea eta betetzea.
7.      Laguntzazko eta elkarlanerako jarrerak izatea.
8.      Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta
         gero eta hobeto bereiztea.
9.      Aurrera egitea oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzen, eta
         norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa eta
         ekimena erakustea.
10.  Geroz eta autonomia handiagoz, egunerokotasunari loturiko arazo
       errazak ebaztea.
11.  Ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, bertako elementuen
       behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez.
 12.   Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bitartez.
13.  Parekoekiko harremanetan, komunikazio-asmoak kontuan izanik   
       ahozko hizkera, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea eta  
      erabiltzea.
14.  Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa    
       izatea eta parte hartzea, eta testu idatziak erabiltzen, haien helburuak ulertzen   

      eta kode idatziaren zenbait ezaugarri ezagutzen hastea.

METODOLOGIA
Unitate didaktikoa lantzeko Decroly-ren metodologian oinarrituko gara. Decroly, "Eskola Berri"ko mugimenduaren abiarazle eta ordezkaririk garrantzitsuenetariko bat da; beraren hezkuntzaren xedea haurra bizitzarako prestatzea da, bere bizitza indibidualerako nahiz bere gizarte bizitzarako.
Bere metodoaren globalizazio faseetaz baliatuko gara eta hauek orden logiko bat jarraitzen dute:
-                    Haurrak, behaketa fasea, objektuekin, gizakiekin, gertaerekin eta ekintzekin  harreman zuzenean jartzeko helburua duten ariketak barneratzen dituzte. Ukimenezko materialak eta zentzumenentzat eskuragarriak direnak erabiliz.

-                     Asoziazio fasea, errealitatearekin harreman zuzena ezinezkoa edo beharrezkoa ez den kasuetan lantzen da. Material abstraktuagoak erabiltzen dira, hala nola, oroimenak, irudiak, testuak… ideia orokorretara iristeko asmoz.

-                    Adierazpen fasea, norberaren pentsamendua beste gizakiekin konpartitzea baimentzen duten ariketak dira. Adierazpen zehatzetan, marrazkia, modelaketa, eskulanak eta hainbat materialez egindako eraikuntzak barneratzen dira. Adierazpen abstraktuei dagokienez, irakurketa, elkarrizketa, idazmena eta kalkulua ditugu.

Aipatu behar dugu metodo konstruktibista erabiliko dugula, hau da, abiapuntu bezala, haurraren ezagutzan oinarritzen den  teknika. Ikaslea lankidetzarako erabiltzailea edo sortzailea izan behar du. Gainera, subjektu aktiboa izango da, hots, pentsatu, azaldu, galdetu, interpretatu eta kritika egingo du.

Irakaslea, ezagupenaren iturria, gidaria, jardueren antolatzailea eta ikasleen ideien, kontzeptuen eta pentsamenduen entzulea izango da. Jorratu nahi duen gaia argi duenean (eskuak garbitu), duen ikasleria behatzea ezinbestekoa izango da. Gero, jarduerak irakasleriaren arabera hautatu eta jorratuko ditu, nahi duen gaiarekin erlazionatuz. Azkenik, adierazpen ariketa ezberdinen bidez landuko du gaia, ikasleek ondo barnera dezaten. Horretarako, hainbat pausu (intentzioa, prestaketa, gauzatzea, ebaluazioa …) eta teknika (motibazioa, galderen edo hipotesien planteamendua,..) erabiliko ditu.

Erabiliko diren baliabideak, hau da, materiala, denboralizazioa, taldekatze mota… jardueraren arabera, taula bakoitzean zehaztuta daude.

JARDUERAK
  • Eskuak garbitu
  • Bideoa. Eskuak nola garbitu
  • Arauen kortxoa
  • Tutua tutua abestia
  • Eskubia eta ezkerra lantzen
  • Murala
  • Zentzumenak lantzen
  • Gorputz atalak aztertzen
  • Irlatik pasatzen
  • Marrazketaren bidezko hausnarketa
  • Garbitu

NIRE HAUSNARKETA 

Sarrera honekin amaitzeko, beharrezkoa iruditzen zait, unitate didaktiko hau sortzen sortu zaizkidan zalantzak eta arazoak aipatzea. Lehenik eta behin, esan beharra daukat, hau izan dela Unitate didaktiko batekin izan dudan lehenengo hartu emana, hau da, inoiz ere ez dut horrelako batekin lan egin eta egia esan ez nekien zer zen ere.

Hau horrela, zalantza handiak izan ditut, lehenik eta behin, taldekideeok ez genekien zein gai izango zen egokiena Haur Hezkuntzan lantzeko eta ideia asko bota ondoren, Eskuak garbitu gaia aipatu genuen eta egokia iruditu zitzaigun, azken finean, egunerokotasun baterako beharrezkoa den ohitura bat da, eta beharrezkoa da txikitatik barneratzea.

Bukatzeko, onartu behar dut, nahiz eta lan asko eman digun lana izan, oso gustura gelditu naizela emaitzarekin, eta lehenengo Unitate Didaktikoa izateko batere gaizki ez dagoela pentsatzen dut, beraz, pozik nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina