Aurreko astean,
didaktikako klasean, “solo es el principio” pelikula ikusi genuen. Bertan, irakaskuntza-ikaskuntza
prozesu bat aurrera eramateko modu bat agertzen da.
Hemen
duzue pelikularen trailerra ikusgai:
Hau
da pelikulatik interesgarriena eta erakargarriena iruditu zaidana:
·
Bertako
haurrek 4 urteko adina dute.
·
Askatasuna
eduki beharko genuke, baina, ez daukagu askatasunik.
·
Haurrak
klasean daudenean, irakasleak galdera berezi batzuk egiten dizkie haurrei,
hauek buruari bueltak emateko. Horretarako irakasleak txotxongilo moduko bat
erabiltzen du.
·
“Hay
que hacer funcionar la memoria”
·
Zer
pentsatzen duzun jakiteko hitz egitea beharrezkoa da.
·
Haurrak
patioan jolasean daude eta irakasleak txalo egitean, guztiak klasera sartzen
dira.
·
Irakasleak,
haurrei, filosofiaz zer dakiten galdetzen die.
·
Haurrei
galdetu, ea zeintzuk diren orain egin ezin dituzten gauzak eta helduak direnean
egin ahalko dituztenak. Honi, erantzun desberdin eta harrigarri asko eman
haurrek.
·
Haur
batek marrazki bat egitean, irakasleari pentsatzen duena esan: “Quiero casarme
con mi novia porque mis padres no se casaron y quiero casarme por ellos”
·
Haurrak
koltxonetetan etzanda daude
·
Irakasleak
inteligentzia zer den galdetzean, erantzun desberdin asko. Haur batek esan,
gurasoek beti esaten dutela haurrek ez dakitela ezer baina hori gezurra dela.
·
Haurrek, gai
baten inguruan hitz egitean, badakite besteei entzuten eta ondoren, haiek pentsatzen
dutena esaten
Niri
pelikula hau, oso interesgarria iruditu zait, haurrek pentsatzeko guk uste duguna
baino gaitasun handiagoa dutela erakusten duelako. Horrez gain, metodo hau
erabilita, haurrak bihurtzen dira protagonista poliki-poliki irakaslearen
papera murriztuz.
Modu
honetan, haurrek, era autonomo batean, ingurukoei entzuten, entzuten dutena
prozesatzen eta haiek uste dutela azalera eramaten eta gainontzekoekin banatzen
ikasten dute. Hau, nire ustez beharrezkoa da txikitatik ikastea, heldu batzuk
oraindik ikasi ez baitutelako, eta adin horietan ikastea zailagoa denez,
ikasiko ez dutelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina