Lau hileko
honetan, didaktikari dagokionez, asko ikasi dudala esan dezakedala uste dut.
Aipatu beharra baitut, nire lehenengo aldia izan dela didaktikarekin
harremanetan jarri eta sakonki landu dudala. Gainera, nire etorkizuneko
lanbiderako oso beharrezkoa dela ohartu naizenez, garrantzi handia eman diot
ikasgai honi.
Nire ikaskuntza
prozesua nola joan den ikusteko, laburpentxo bat egingo dut, ikasi dudan
guztiari buruzko nire iritzia emateko. Horrez gain, bloga sortu nuenetik egin
ditudan sarrerei erreferentzia egiteko estekak sortuko ditut, gai bakoitzaren
inguruan gehiago sakontzeko.
Lehenik
eta behin, aipatzekoa da blog hau, nire aurkezpen txiki
baten bidez estreinatu nuela 2016ko Otsailaren 1ean, bertan nire biografia
txiki bat eginez, modu honetan, nire didaktikako irakasleak, Alaitzek, ni,
zertxobait ezagutzeko.
Horren
ondoren, Otsailaren 3an, aste horretan ikusi genituen, "Una educación preescolar a la altura
de las exigencias y necesidades infantiles" izeneko bideo batzuen laburpen bat
egin nuen. Bertan, Tonuccik, Haur hezkuntzaren garrantziaz hitz egiten duenez,
oso interesgarria iruditu zitzaidan. Azken finean, gu izango baikara Haur
Hezkuntzako irakasleak, eta beharrezkoa da, gure lanak izango duen garrantziaz
ohartzea.
Otsailaren
11n, klasean izandako Haur eredu eta Haur Eskolei buruzko
eztabaida baten inguruko
sarrera egin nuen, nire blogean. Aipatu beharra daukat, eztabaida hau, oso
interesgarria iruditu zitzaidala, gaur egungo eredu desberdinen eta eskola
desberdinen inguruan ohartzeko baliogarria egin zitzaidalako.
Horren
ondoren, klasean, taldeka jarri eta, Haur Hezkuntzako Curriculumaren inguruko
zenbait galdera erantzun genituen. Niri, lan egiteko metodo hau, asko
gustatu zitzaidala aitortu beharra daukat. Modu honetan, nire ikaskideek
dakitena eta nik dakidana elkartu genuelako, eta galdera dezente erantzuteko
gai izan ginenez, oso harro sentitu ginen.
Otsailaren
24an, ikasgai honetatik gehien gustatu zaidana landu genuen, KONFIANTZAREN PEDAGOGIA. Aitortu
beharra daukat, nahiz eta sekula pedagogia mota honen berririk ez izan, asko
interesatu nintzela, haurrentzat egokiena dela iruditu zitzaidalako. Haurrak,
adinka banatzea, inoiz gustatu ez zaidan gauza izan baita.
Gainera,
esan beharra daukat, hori oso gertutik bizi izan dudala, hau da, ni abenduan
jaiotako haurra izan nintzenez, irakasleek, txikia nintzenean, beti esaten
zuten, gauzak egitea gehiago kostatzen zitzaidala, eta asko nabaritzen zela ni
nintzela klaseko gazteena. Baina, nola ez da ba nabarituko, nire lagunak eta
ikaskideak ia ni baino urte bete zaharragoak baldin baziren? Hau horrela,
aukera ezin hobea iruditzen zait, Haur Hezkuntzako haur guztiak batera egotea
gela batean, modu honetan, zahartxoenek, gaztetxoenei lagunduz, eta alderantziz.
Eta gainera, haurren garapenerako egokia dela uste dut.
Otsailaren
29an, Alaitzek prestatu zigun, klase bereziaren inguruko sarrera bat
egin nuen. Bertan, bideo interesgarri bat ikusi ondoren, "Loczy un hogar
para crecer" pelikularen inguruan hitz egin genuen. Hau aipatzean, aipatu
beharra daukat, pelikula hau etxean ikusi nuela, eta nahiz eta hasieran,
aspergarria izango zela pentsatu, asko gustatu zitzaidala onartu beharra
daukat. Guraso gabeko haurrak, horrela zaintzea, oso egokia iruditzen zait,
beti baitaukagu, umezurtz etxeei buruzko irudi txarra, eta hau, aldatzeko ordua
da.
Horrez
gain, guk, etorkizuneko irakasle gisa, gure buruari erronka bat jarri behar
diogula aipatu genuen: konfort-zonaldetik irten eta ikaskuntza-zonaldean
sartzea. Eta horretarako beharrezkoa da, gauzak modu desberdinetan egiten
hausartzea.
Aste
bete beranduago, Otsailaren 15ean, hain zuzen ere, Tonucciren bideoen bigarren zatiari
buruzko sarrera bat egin nuen, bideoen zati honetan, aipatzen zen
garrantzitsuena aipatuz. Bertan, haurrek duten garrantziaren inguruan
jarraitzen du hitz egiten, eta esan beharra daukat, niri bideo hauek asko
gustatu zitzaizkidala, asko gustatzen zaidalako, Tonuccik duen pentsatzeko era,
esaten duen guztiarekin egiten dut bat. Eta horrez gain, gaur egun,
zoritxarrez, hezkuntzak dituen gabeziak konpontzeko asko egin dezakeela uste
dut.
Horren
ondoren, Haur Hezkuntzako Curriculuma lantzeko taldeka egin genituen
aurkezpenen inguruko laburpentxo bat egiten duen sarrera bat egin nuen.
Curriculuma horrela lantzea, egokia dela iruditzen zait, aspertuta baikaude, betiko
klase magistralekin, eta gainera, modu honetan, gehiago ikasten dugula uste
dut, eta hau beharrezkoa da, azken finean, gure etorkizuneko lanbidean,
garrantzi handia edukiko duelako.
Apirilaren
4ean, Proiektu bidezko metodologia landu genuen, horretarako, Nekane
Otxoaren bideoa ikusiz. Metodologia hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan,
azken finean, hezkuntza egiteko modu asko daudelako, eta asko egokiak dira.
Metodologia honen berririk ere ez neukan, baina oso egokia iruditzen zait,
herri txikietako eskoletarako, baina, ezinezkoa, eskola edo ikastola handietan
aurrera eramateko.
Apirilaren
19an, ostiralean izan genuen Fernandoren hitzaldiaz aritu nintzen.
Hitzaldi hau, oso interesgarria iruditu zitzaidala esatea beharrezkoa da,
espero ez nituen gaiei buruz aritu zelako hizketan. Eta zur eta lur gelditzen nintzen
ahoa zabaltzen zuen bakoitzean. Baina aipatu beharra daukat, nahiz eta
hitzaldia entzuten oso gustura egon, gauza batzuk ulertzea zaila egin
zitzaidala, hitzaldia gazteleraz izan baitzen, eta kontuan hartuta, gaztelera
nire inguruan ez dela hitz egiten eta nik ere ez, zailtasun batzuk ditut, hitz
zehatzak ulertzeko, baina ahala eta guztiz ere oso gustura egon nintzela
azpimarratu behar dut.
Urrengo
astelehenean, Fernandoren hitzaldiaren inguruan aritu ginen klasean. Hau egitea,
beharrezkoa iruditzen zait, modu honetan, hitzaldian zerbait argi gelditu ez
bazen galdetzeko, eta hitzaldia zer iruditu zitzaigun ikaskideekin eta
Alaitzekin banatzeko.
Apirilaren
20tik aurrera, etxean Loczy liburua irakurri eta klasean tertulia dialogikoak
egiten hasi ginen. Lehenengo tertulia dialogikoan
interesgarria iruditu zitzaidan, eta nahiz eta nik tertulian parte handirik ez
hartu, lotsatu egiten naizelako, oso interesatuta egon nintzen, Loczy,
interesgarria dela uste dudalako. Honen ondoren, apirilaren 25ean, bigarren
tertulia dialogikoa izan genuen,
eta bertan ere oso gustura egon nintzen.
Horren
ondoren, etxean Loczyren inguruan zertxobait ikertzen aritu nintzen, eta Plikler-Loczy Euskal Herriko Elkarteari
buruzko informazioa aurkitu nuen. Honi esker, Euskal Herrian, heziketa mota hau
apoiatzen duen elkarte bat dagoela ohartu eta poztu egin nintzen, ez bainuen
espero, eta benetan txalogarria iruditzen zait nahiz eta heziketa mota hau,
gugandik urrun landu, hemen ere horren elkarte bat egotea.
Maiatzaren
2an, Loczyren tertulia dialogikoekin jarraitu genuen, horrela, hirugarrena eginez.
Ondoren,
taldeka sortu genuen nire Unitate Didaktikoaren laburpentxo bat
egitea beharrezkoa iruditu zitzaidan. Aipatzekoa da, Unitate Didaktikoa
sortzeko prozesua oso zaila egin zitzaigula, gure taldekideok ez genekielako
ezta zer zen ere, eta hasieran asko agobiatu ginen. Baina, poliki-poliki, informazioa
bilatzen hasi, eta gure zirriborroak zentzua hartzen joan ziren, eta
amaitzerako lan polita gelditu zitzaigula uste dut, oso harro nago gure
emaitzarekin, haurrentzat gai egokia eta beharrezkoa izateaz gain, egitea
posible dela uste dut, nahiz eta moldatu beharra eduki.
Maiatzaren
4ean, Loczyren tertulia dialogikoekin amaitu genuen. Hau horrela, beharrezkoa
iruditzen zait, tertulia hauei buruzko nire iritzia ematea. Egia esan, oso
ideia ona iruditzen zait tertulia hauek egitea, baina, autokritika bat egin
behar diot nire buruari, nahiz eta liburua irakurri ez nuelako parte askorik
hartzen, nire lotsa dela medio. Parte hartze gehiena hartu genuen eguna,
Alaitz, izenak esaten hasi zenean izan zen, eta guztiok parte hartzeko modu
bakarra izan arren, egokiagoa izango litzateke guk gure aldetik gehiago
jartzea. Beraz, nire aldetik, espero dut, hurrengo ikasturtean edo, horrelako
tertuliarik eginez gero, parte hartzea, eta irakurri dudala demostratzea.
Maiatzaren
11ean, "Solo es el principio" pelikula ikusi genuen. Niri, pelikula
hau, oso interesgarria iruditu zitzaidan, haurrek pentsatzeko guk uste baino
gaitasun handiagoa dutela ikus daitekeelako, eta haurrei protagonismoa ematea
beharrezkoa dela ikus daitekeelako. Modu honetan, haurrek, era autonomo batean, ingurukoei entzuten, entzuten
dutena prozesatzen eta haiek uste dutela azalera eramaten eta gainontzekoekin
banatzen ikasten dute. Hau, nire ustez beharrezkoa da txikitatik ikastea, heldu
batzuk oraindik ikasi ez baitutelako, eta adin horietan ikastea zailagoa denez,
ikasiko ez dutelako.
Amaitzeko, Maiatzaren 16an, Elena Herrán etorri zen gugana eta Pikler Loczy-taz aritu zen hitz egiten. Hau horrela, Pikler Loczy metodologia gehiago ezagutzeko baliagarria egin zitzaidan, egia baita, metodologia honen berrik ez dudala izan, lau hilabete honetan didaktikan landu dugun arte. Eta aitortu beharra daukat, metodologia egokia iruditzen zaidala, azken finean, bertako haurrek, gurasorik ez dituztenez, kontu handiz tratatzea beharrezkoa delako, hauek ere, gainontzeko haur guztien bezala, eskubide berdinak baitituzte.
Bloga
ondo isteko, beharrezkoa iruditzen zait, lau hilabete honetan asko ikasi dudala
azpimarratzea, eta didaktikak nire etorkizuneko irakasle lanbidean izango duen
garrantziaz ohartzea. Hau horrela, ezinbestekoa iruditzen zait, nire
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak
ematea. Beraz, mila esker nire ikaskideei, lanak egiterako orduan hor
egoteagatik, eta mila esker Alaitzi, irakasle gisa, guk kontzeptuak errezago
barneratzeko metodologia egoki bat sortzeagatik.
Mila
esker, nire Haur Hezkuntzako Graduko lehenengo kutsoa burutzen laguntzeagatik,
PLAZER BAT IZAN DA ;)
PLAZER BAT IZAN DA ;)